Teknologia albisteak
4

Eguesibarko Udala eta euskara

2019-12-19 : 23:49

Eguesibarko Udala udal garrantzitsua da Nafarroan. 20.000 biztanle baino gehiago ditu. Penagarria da horrela jokatzea euskararekin. Gainera, Nafarroan diren bi bloke politikoen aldetik.

EGUESIBARKO UDALA ETA EUSKARA

 

2019ko azaroaren 25ean Nafaroako Arartekoak gomendioa eman dio Eguesibarko Udalari udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketan euskara puntuatzeko, bere Euskararen Ordenantzak agintzen duen moduan.

Eguesibarko Udalaren Euskararen Ordenantzak ezartzen du jendaurreko lanpostuetan euskara meritu moduan % 6 puntuatu behar duela, eta % 3 gainontzekoetan.

Arauketa horrekin eremu mistoko abangoardian ez dago (jendaurreko lanpostuetan % 10 eta gainerakoetan % 5 dute araututa beste Udalek), baina lauko taldearen aurreko agintaldian ez zen aprobetxatu Euskararen Ordenantza hobetzeko. Hori ez zen harrigarria izan, euskararekin izan zuen jokaera ikusita.

Zenbait deialditan % 3ko puntuazio hori beste merituen artean nahastu zuen, eta atalari puntuen muga jarrita, ondorioa zen euskaraz jakin gabe puntu guztiak lor zitezkeela. Nafarroako Arartekoak horrelakorik ez egiteko gomendatu zion.

Eguesibarko Udalak gomendioa onartzen zuela erantzun zion, baina praktikan alderantziz jokatu zuen. Goian aipatutako deialdian, beste merituekin nahastu ez, baizik eta zuzenean euskara ez zuen puntuatu. Are gehiago, jarritako kexa berrian Arartekoari informazioa ukatu zion.

Hauteskundeak iritsi ziren eta laukoak udal gobernua galdu zuen Navarra Sumaren mesedetan. Orain zertxobait hobetu da egoera. Arartekoari erantzuna eman zion, bederen: Plantilla Organikoan euskara meritu moduan puntuatzea aurrikusita ez zegoela. Aitzakia hutsa, Nafarroako Arartekoak onartu ez duena. Beste deialdi batean euskara puntuatu du, baina berriz beste merituekin itota.

Eguesibarko Udala udal garrantzitsua da Nafarroan. 20.000 biztanle baino gehiago ditu. Penagarria da horrela jokatzea euskararekin. Gainera, Nafarroan diren bi bloke politikoen aldetik.

Erantzunak

2019-12-21 : 02:32

Bada Zizur Nagusiko udalean(17.000 biztanle ta urte gutxi barru 20.000) antzeko parezido..ta ez da atzoko kontua: aldaketaren laukoak bigarren legealdia du gobernuan eta 5 urte hauetan udaltzain lanpostu hainbat zuntxituz gain -kopurua legeak agintzen dionaren askoze azpitik utziz- aldi bateko udaltzain kabo baten euskarazko derrigerrozko PB2 profila ez du errespetatu; gainera 3 kasutan aldi bateko kabo lanpostua, emakumezkoentzat behar zuela izan erabaki zuten; merezimendu ebaluaketaren gainetik, ta beste gizonezko langileon berdintasun eskubidearen gainetik era berean berdintasunaren izenean ta berdintasun teknikariaren desadostasunarekin..marka da gero!

2019-12-27 : 15:58

Aldi bateko udaltzain kabo baten euskarazko derrigorrezko PB2 profila ez bazuen errespetatu, bada egin zitekeen gauza bat: Nafarroako Administrazio Auzitegian gora jotzeko helegitea jartzea. Hilabeteko epean.

Nafarroako Arartekoaren Bulegoan ere kexa jar zitekeen.

Beraz, berriz gertatu eta jakinez gero, jarri harremanetan Administrazioan Euskaraz Taldearekin: "aetelkartea@yahoo.com".

2019-12-29 : 14:02

Helegitea jartzeko aukeraren berri jaso zuten eta atzera egin ere, ala ere nola konpondu emakumezkoa kabo plazarik gabe geratzea? bada asmatu dute plantillatik at ad hoc kabo plaza bat non Euskara ez den derrigorrezkoa ezta meritu ere..horrek adierazten du Euskara ta Berdintasuna bost axola zaiela, instrumentalizatzen dutela bere erara. to marka!

2020-01-03 : 02:39

Eta geihago: Orain gertatzen ari den baina aurreko Gobernuak ateratako Foru Poliziarako 5 inspektore lanpostuen leihaketa-oposaketan, Euskara ezta meritu gisa, ..ta emakumezkoentzako froga fisikoetan baremoak ez dira berdinak, beti bezala, ta proportzionaltasunik ere ez; askoze errazagoa dute gaindtzeaz gain nota oso ona ateratzea: horrela errazten dute emakumezko 3 hautagaien aukerak beste gizonezko 7ren kaltetan..denen ahotan dago ez dela egokia baina inork ez du salatzen; ez sindikaturik ez norbanakorik, politikoki zuzenaren aurka ez joateko ta señalatua ez izateko. Enfin, hau dena Berdintasunaren izenean, eskandalagarria era bat..noiz arte?

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu