Teknologia albisteak

Joseba Otano

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzalea, xakelaria, ezkerrekoa, Zuzenbideko lizentziaduna.

Erabiltzailearen jarduna

Iruñeko euskarazko haur eskolen defentsan

2020-02-01 : 12:39

Iruñeko Udalak Donibaneko eta Printzearen Harresiko euskarazko haur eskolak gaztelaniazkoak bihurtu nahi ditu eta Arrotxapeko Goiz Eder euskarazko haur eskolan gaztelenia-ingelesa eredua ere sartu nahi du.

Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!

2020-01-20 : 17:05

UPNk ahal dituen traba guztiak jartzen dizkio euskarari, baina alderdi euskaltzaleak erakundeen buru daudenean ere (Antsoainen EH Bildukoa da alkatea), trabek bere horretan diraute. Animo Antsoaingo gurasoei; Antsoainen, Lezkairun, Euskal Herri guztian... euskarazko haur eskolak nahi ditugu!

Noizko erizaintza gradua euskaraz NUPen?

2019-12-02 : 09:56

Aurreko lauko Gobernuaren porrot garbia izan da erizaintza euskaraz ez jartzea. Orain aldatu da egoera politikoa. Ea hori bideratzen den! Inoiz ez da berandu, borondaterik baldin badago.

Iruñeko Euskararen Ordenantza baliogabetzeko asmoa, aurrer

2019-11-15 : 16:50

Euskararen aurkako borondate irmoa erakusten du gobernu talde berriak Iruñeko Udalean. Euskararen alde antzeko borondate irmoa izan balu bere oposizioak, boterean izan zenean… Euskararen Ordenantza baliogabetzeko asmoa aurrera doa orain Iruñean.

Euskarazko fikziorik ez ETBn

2019-11-06 : 16:49

Zenbat egin dugun atzera 30 urtez! Euskararentzako hondamendia. ETBk fikzioa espainieraz ematen du (espainerara bikoiztua, zehatzago esanda), salbuespenak salbuespen, eta etorkizunean ere hala emanen du. Argi utzi zuen Maite Iturbek, EITBko zuzendari nagusiak, 2019ko urriaren 9ko EITBren Kontrol Batzordean. Aurkeztu behar zuen “ETBren eredu berrian euskarak izango duen lekua indartzeko proposamen zehatz bat”. Esan zituenak baino, esan gabekoak izan ziren argigarriak. Esan zituenak: ETB, “zerbitzu publiko modura, populazio osora heldu behar du”, “gure artean elebakarrak ditugun bitartean (…) EITBren eskaintza jasotzeko eskubidea dute”, “EITBk euskal gizarteari egiten dion ekarpen nagusietako bat da gizartea entretenitzea”, “baliteke gauzak aldatzen hasiz gero, audientziaren errefusa suertatzea”.

Nafarroako sarreretako errotuluak ele bitan nahi ditugu.

2016-08-09 : 12:31

Urtebete egin du Nafarroako Gobernu berriak, eta oraindik ere Nafarroako sarreretako errotuluak gaztelania hutsean daude Nafarroako zati handi batean. Uste dugu garaia dela euskaraz ere jar daitezen, Iruñeko sarreretako errotuluekin egin den bezala.

Altsasuko, Otsagabiko eta Baztango Euskararen Ordenantzak.

2015-01-29 : 09:42

Bai Altsasun, bai Otsagabian, bai Baztanen, Euskararen Ordenantzak urrats inportantak dira euskara pixkanaka normalizatzeko, eta euskaldunok eskertzen dugu hori. Altsasuko eta Otsagabiko Udaletako Euskararen Ordenantzak jadanik indarrean daude; Baztangoa, ordea, mehatxupean. 

ETB1etik eta ETB3tik saio mutuak kentzeko eskaera baztertu dute

2015-01-21 : 08:33

ETBn euskarazko edukiak indartzeko legez besteko proposamena aurkeztu zuen EH-Bilduk joan den urteko azaroan. Zoritxarrez, azkenik abenduaren 17an Eusko Legebiltzarrak onartu zuen testuan, desagertu egin zen jatorrizko idazkiko puntu zehatz eta neurgarri bakarra. ETB1etik eta ETB3tik saio mutuak ken ditzatela eskatzen zuena, alegia.

NAFARROAKO GOBERNUAK BERE HERRITAR GUZIAK IRAINDU DITU. Hona hemen Gobernuak maiatzean emandako e...

2014-05-28 : 14:12

NAFARROAKO GOBERNUAK BERE HERRITAR GUZIAK IRAINDU DITU.

Hona hemen Gobernuak maiatzean emandako erantzuna: Indarreko legeak ez duela debekatzen atzerriko hizkuntzak euskara baino gehiago baloratzea, eta ez diola Arartekoaren gomendioari kasurik eginen. Beraz, ingelesa baloratzen segituko du eta euskara, ez.

AET eta EHEren balorazioa: https://www.facebook.com/#!/photo.php?fbid=571795579603996&set=a.528470447269843.1073741826.100003206769221&type=1

TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK LASAI ASKO MUZIN EGIN DIO EUROKARTARI. Nafarroan Trafikoko Zuzend...

2014-03-18 : 22:50

TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAK LASAI ASKO MUZIN EGIN DIO EUROKARTARI.

Nafarroan Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Gutixengoen Hizkuntzen Eurokarta urratu du berriz ere. Gaztelaniaz igorritako informazioa euskaraz bidaltzeari uko egin zion 2014ko urtarrilaren 7an.

https://www.facebook.com/photo.php?fbid=535666076550280&set=a.528470447269843.1073741826.100003206769221&type=1&theater

Olatzagutiak Euskararen Legearekin talka egin du

2014-01-23 : 10:10

Olatzagutiako Udalak Euskararen Legearekin talka egin du. Olatzagutiako Euskararen Ordenantzan, euskara bakarrik erabiltzeko irizpideak hauexek ziren: Testuaren grafia antzekoa denean euskaraz eta gaztelaniaz; mezuaren edukia argi eta garbi adierazten duen piktogramak osatzen duenean; eta ezagutzera eman beharreko jarduerak eta hartzailearen berezitasunek horretara behar dutenean. Baliorik gabe utzi ditu Nafarroako Administrazio Auzitegiak.

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

https://www.facebook.com/friends/requests/?fcref=rup#!/adm.euskeraz.taldea/posts/506678749449013

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago