Ni naiz kaleetan zehar neguko eguzkitan lanera dijoan gizon bakartia.
Jokin Sorozabal eta Aitor Mendiluze bertsolarien aldeko eskertza ekitaldia aurkeztu dute Andoainen. Solasaldia, eskertza ekitaldia eta bertso afaria antolatu dituzte datorren asterako. Maialen Lujanbio, Millan Telleria, Jon Sarasua, Mikel Mendizabal, Unai Agirre, Loidisaletxe..., bertsotan arituko dira apirilaren 5ean. Txartelak erosteko epea ostiral honetan amaitzen da.
Elkarrizketak: Jokin Sorozabal | Aitor Mendiluze
Eskertza ekitaldiak, jarraian:
2004ko udan Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien Ohorezko aipamena Ramon Labaieni eskaini zioten. Sariaren harira liburuxka argitaratu zen, sarituari egindako elkarrizketa mamitsuan oinarrituta.
Olaia Andoaingo bederatzi hilabeteko haurrak bi ama ditu, Aran eta Ariane. Ez ohikoa oraindik, baina familia bat da beste askoren artean. Administrazioarekin topo egin dute, ordea.
Sariketa Andoaingo Udalak sustatzen du, eta aurtengo deialdiaren aurkezpenean adierazi bezala, “Euskal herritar guztiok, euskaraz jakin edo ez, guztiok merezi dugu euskarazko kazetaritza prestu eta moderno bat. Eta euskaraz bizi direnek, eta euskaraz bizi nahi dutenek, gainera, eskubidea daukate euskarazko kazetaritza eskura izateko. Eta ez nolanahiko kazetaritza: kazetaritza bikaina, kalitatezkoa nahi dugu”. Andoaingo Udalaren ohar iradokitzailea, Rikardoren hitzaldiaren audioa eta saridun guztien zerrenda, jarraian:
"Uste dut literaturak esfortzu bat eskatu behar lukeela. Eta gaur egun naturaltasun larregi daukagu beharbada. Gure garaian apalkeria eta hipokresia dezente nabari zitekeen, baina orain naturaltasun gehiegi ikusten da. Eta zilegi da esatea, adibidez, bat Joyce-rekin aspertu egiten dela, 'aspergarria zait eta utzi egiten dut', baina uste dut hori ez dagoela ondo. Lan batzuei, nahiz eta kostata izan, berriz ekin behar zaie. Eta nik banekien Martutenerekin hori gertatuko zitzaidala, lan zaila dela. Baina ezin nuen besterik egin" Adierazpen horiek Andoainen egin zituen asteazken iluntzean Bastero kulturgunean, 111 Akademia Saria jaso berritan.
111 Akademia irakurleen klubak idazle donostiarra sarituko du Martutene eleberriagatik. Bastero kulturgunean ospatuko da sari-emate ekitaldia, arratsaldeko 19:30ean hasita, eta literaturzale guztientzat irekia izango da.
Pailazo baten gaixotasunagatik maiatzaren 22ko saioa bertan behera geratu da; ekainaren 4an saioa eskainiko dute Urnietako Egapen.
Andoaingo hainbat etxebizitzatan jarrita zeuden Francoren garaiko plakak kendu dituzte azken asteetan, Udalaren eskariari jarraituz. Hona, @aiurri astekarian landuko dugun artikuluaren aurrerapena:
Aurreko larunbatean hil zen Joxepa Aranburu Intxausti, Urnietako amona. Ez zioten horrela deitzen, baina izan ziteeken.
Joxepa Aranburu Intxausti 1910.2.16. Ezkio–2012.11.10. Urnieta
Gaikako zabor bilketan Gipuzkoako Urnietan ordezkaritza duten EAJ-PNV, PSE-EE eta Bilduren arteko akordioa hedabideetan hedatzen ari da. Gaur eguerdian, esaterako, udaletxean agerraldi bateratua iragarri dute.