Teknologia albisteak

Ramon Saizarbitoriak "111 Akademiaren Saria" jasoko du gaur Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-29 : 14:12
111 Akademia irakurleen klubak idazle donostiarra sarituko du Martutene eleberriagatik. Bastero kulturgunean ospatuko da sari-emate ekitaldia, arratsaldeko 19:30ean hasita, eta literaturzale guztientzat irekia izango da.
Idazle sarituarekin batera, sari-emate ekitaldian izango dira Ana Carrere Andoaingo alkatea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburu-orde Patxi Baztarrika zein Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Horrez gain, Mikel Hernandez Abaitua idazleak Martuteneri eta egilearen literatur ibilbideari buruzko hitzaldi laburra egingo du.

Andoaingo Lorratzak musika taldea izango da, gainera, ekitaldia ireki eta itxiko duena. 

Saizarbitoria, bigarren aldiz

Ramon Saizarbitoriak bigarren aldiz jasoko du irakurleek hautatzen duten sari hau, orain arte Beterriko Liburua literatur aipamena bezala ezagutu dena eta aurrerantzean 111 Akademiaren Saria izango dena. Idazle donostiarrak 2000. urteko Beterriko Liburua saria eskuratu zuen Gorde nazazu lurpean liburuarekin. 

Aurten, berriz, akademiakideek Martutene izendatu dute iazko libururik gogokoen, nagusitasun handiz gainera, Saizarbitoriak lehenengo bozketa txandan bertan eskuratu baitu saridun izendatzeko behar zuen boto kopurua. Bozketaren eta erabakiaren xehetasunak 111akademia.com webgunean aurki daitezke.

Aurreko urteetako saridunak, egileak eta nobelak, urtez urte.

Sari banaketaren kronika

Ekitaldia amaitu eta ordu gutxira ekitaldiaren kronika irakurri ahal izango da akademiaren webgunean bertan.



Erantzun

Sartu