Teknologia albisteak

Ramon Saizarbitoria: "Uste dut literaturak esfortzu bat eskatu behar duela"

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-31 : 11:18
"Uste dut literaturak esfortzu bat eskatu behar lukeela. Eta gaur egun naturaltasun larregi daukagu beharbada. Gure garaian apalkeria eta hipokresia dezente nabari zitekeen, baina orain naturaltasun gehiegi ikusten da. Eta zilegi da esatea, adibidez, bat Joyce-rekin aspertu egiten dela, 'aspergarria zait eta utzi egiten dut', baina uste dut hori ez dagoela ondo. Lan batzuei, nahiz eta kostata izan, berriz ekin behar zaie. Eta nik banekien Martutenerekin hori gertatuko zitzaidala, lan zaila dela. Baina ezin nuen besterik egin" Adierazpen horiek Andoainen egin zituen asteazken iluntzean Bastero kulturgunean, 111 Akademia Saria jaso berritan.

Eta gehitu zuen: "Pentsatu nuen beste zerbait egitea, lan errazagoa, baina ezin nuen. Hain zuzen ere, horregatik ez dut meriturik edo ez dut saririk merezi, egiten dudalako, hainbat irakurlek igarri duen bezala, nire obsesioak eskatzen didana. Ez dut egiten hori konpromiso batengatik, ez dut lan egiten inor salbatzeagatik, kultura edo euskara salbatzeagatik. Egiten dut neure burua argitzeko, neure egia aurkitzeko, neure obsesioak hori eskatzen didalako".

Kronika osoa Manuel Larramendi Bazkunak sustatzen duen 111akademia webgunean aurki daiteke.

Erantzun

Sartu