Nafarroan, dela UPN-PP-PSOEren politika erasokorragarentik, dela alderdi abertzaleen arduragabekeria eta ezgaitasun agerikoengatik, euskarazko kultur, kirol, aisialdi (eta beste alor ia guztietako) eskaintza oso-oso urria da.
Ez dago erraza gurean euskaraz gozatzeko aukerak harrapatzea. Ezta "eremu euskaldun" edo erreserba ustez baskofonoetan ere. Horregatik, (Oh!) Euzkadira begira jartzen gara sarri, paradisu foraleko muga zeharkatu, eta are paradisuagoa den Euzkadiko lur amestuotan murgiltzeko prest, bertako hizkuntz politika aurreratuez gozatu ahal izateko, tarteka-marteka.