Teknologia albisteak

Epaiketa Iruña-Veleian analitika egokirik gabe?

2019-09-24 : 08:37
  • Eliseo Gil, El Correo irakurrita, hirugarren aldiz prozedura judizialeko gai batez jakin izan du. Irailaren 10ekoa hauxe izan da: epaiketa egongo dela.
  • 20 txosten baino gehiagok grafitoak egiazkoak direla diote eta gaur egun horietako bat ere ez da zalantzan jarri izan.
  • Eliseok orain 12 urte eskatu zituen ganorazko analitikak ez dira egin (Europako esperientzia handiko laborategietan alegia) eta horiek egin arte epaiketa abian jartzea ez du zentzurik.
  • Idazkiak egiazkoak diren ala ez jakiteko letrak estaltzen dituzten karbonato kaltzikoak, sedimentuak edota kedarrak zenbat denbora inkrustatuta daramaten aztertu behar da baina hori ez dute egin nahi izan.

El Correoren irailaren 10eko portadan zera irakurtzen dugu letra handietan: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Eta aurrerago: “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”. Harremanetan jarri gara akusatuekin eta abokatuekin eta ziurtatu digute prentsaren bidez jakin dutela berria eta epaitegiko jakinarazpena gaur goizean heldu dela abokatuen eskuetara.

Iruña-Veleia Argituri eskandalagarria iruditzen zaio eta gogor salatu nahi du akusatuak prentsaren bidez jakitea epaiketaren data, ia hamaika urte igaro ondoren. Higuingarriak iruditzen zaizkigu, halaber, Correoren kronikako lerroburuak eta edukiak: ” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etab. , epaiketa mediatiko paralelora ohituak gaituen hedabide honen ibilbidearekin sintonian daudenak.

Iritzi publikoari gogorarazi nahi diogu piezen benetakotasunaren alde diharduten hogei txosten daudela, izen handiko eta nazio askotako adituek eginak, eta akusatuek lehen egunetik eskatu dituztela Arkeometrian espezializaturiko laborategietan burututako analisi erabakigarriak, eta baita aztarnategian bertan egin beharreko indusketa kontrolatuak ere.

Zentzunezkoa iruditzen zaigu aipaturiko frogak epaiketa aurretik egitea, zeren eta frogatuko balitz piezak benetakoak direla, ez luke inolako zentzurik izango epaiketa egiteak. Aldi berean gaiaz ondo informatzeko eskatzen diogu iritzi publikoari eta ez manipulatzen uzteko informazio gezurtiekin.

 

2019.09.11

Iruña-Veleia Argitu

Erantzun

Sartu