Teknologia albisteak

irunaveleiaargitu@gmail.com

Erabiltzailearen jarduna

Iruña-Veleiako epaiaren aurrean: ez daitezela grafitoak suntsitzera ausartu!!

2020-06-11 : 08:03

Iruña-Veleia Argitun El Correoren bidez izan dugu gaur epaiaren berri, prozesu honetan ohikoa bihurtu dena eta ezarri diguten sistema judizialaren “mailaren” erakuslea dena. Epai horren aurka gaudela adierazi behar dugu honako arrazoi hauengatik:

- Epaiketan eskubide guztiak urratu dira, Eliseori ez diotelako grafitoak Europako laborategi onenetan datatzeko baimenik eman, azken 12 urte hauetan utzi ez dioten moduan. Hori onartezina da. Faltsuak direla uste badute, zergatik ez diote utzi beste laborategi batean egiten uzten?

 

Epaiketa Iruña-Veleian analitika egokirik gabe?

2019-09-24 : 14:53

  • Eliseo Gil, El Correo irakurrita, hirugarren aldiz prozedura judizialeko gai batez jakin izan du. Irailaren 10ekoa hauxe izan da: epaiketa egongo dela.
  • 20 txosten baino gehiagok grafitoak egiazkoak direla diote eta gaur egun horietako bat ere ez da zalantzan jarri izan.
  • Eliseok orain 12 urte eskatu zituen ganorazko analitikak ez dira egin (Europako esperientzia handiko laborategietan alegia) eta horiek egin arte epaiketa abian jartzea ez du zentzurik.
  • Idazkiak egiazkoak diren ala ez jakiteko letrak estaltzen dituzten karbonato kaltzikoak, sedimentuak edota kedarrak zenbat denbora inkrustatuta daramaten aztertu behar da baina hori ez dute egin nahi izan.

Iruña-Veleia ezagutzeko bisita gidatu alternatiboak

2018-07-04 : 07:53

Iruña-Veleia Argitu ekimenak (SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen eta norbanakoez osatutakoa) bisita gidatu alternatiboak eskaintzen ari da.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago