![1510073006886 komunitateak gehitua 1510073006886 komunitateak gehitua](https://media.sustatu.eus/media/argazkiak/zki/cache/AZPIdazki_list_content.png)
EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko tresna bat da AZPidazki, Euskararen arloko Errektoreordetzak sustatua. 2004an sortu genuenetik, AZPidazki behin baino gehiagotan berritu dugu itxuraren eta edukien aldetik, baina urteak ez dira alferrik pasatzen, zaharkituta geratu zitzaigun eta aspaldian konturatuta geunden aldaketa sakonagoa behar zuela. Horregatik, azken hilabeteotan lanean aritu gara AZPidazkiren azala eta mamia berritzeko.