Euskal Herriko lehen mapa digital librea
Iturri ofizialei dagozkienak egileen jabetza dira eta 2006ko Azaroaren 21ean onartu zen “Inspire” Europako testuaren arabera arautuak daude.
- IGN España, “© Instituto Geográfico Nacional de España”, “LiDAR-PNOA © Instituto Geográfico Nacional de España”-k eskainita.
- IGN France, Open data BD Alti® “Open Licence 1.0” lizentzia.
- IDE Euskadi, Open Data Euskadi “Creative Commons-Aitorpena (CC-by 3.0)” lizentzia.
- IDE Nafarroa, Open Data Navarra “Creative Commons-Aitorpena (CC-by 3.0)” lizentzia.
- OSM (Open Street Map), “Open Database License (ODbL)” lizentzia.
Tontorretako datuak Mendikat webgunearen informazioarekin osatu dira, egilearen (Javier Urrutia) baimena izanik.
Guzti horren emaitza da betetako esparru osoan informazio bateratua eskaintzen dela, zehaztasun handiz, aberastutako edukiekin, eta Ibilbideak sortzeko eta jarraipena errazteko kolore egokiak erabiliz. Gainera, bidegorriak eta bide berdeak bezalako eduki bereziak eskaintzen ditu.
Baina kartografia honek berezitasun bat du, kartografia “bizia” izatea nahi dugu. Transibilbideak BTT eta Ondare Ibilbideak bezalako auzolan ekimenetarako erabilgarria izan behar da. Gainera, Ibilbideak seguruagoak eta atseginagoak izateko asmoz, POI (interes puntuak) bildumen jasotzea mapa honekin osagarria da.
Erantzunak kargatzen...