Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI). Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilbon ditugu campusak. http://www.mondragon.edu/eu/huhezi
Autoeraketaren erronken gaia ardatz hartuta, Uztailaren 15ean, Kooperatibagintzan Topaketaren hirugarren edizioa egingo da MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Aurtengo jardunaldiaren gaia izango da autoeraketaren erronkak eta hizlarien artean Joan Subirats Humet Universitat Autònoma de Barcelonako aditua egongo da. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Ikertegiak antolatu du jardunaldia.
2015-2016 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Interesatuek bidali curriculuma 2015eko ekainaren 11 baino lehenago, ondoko helbidera: curriculumak.huhezi@mondragon.edu
Maiatzaren 15an, ostiralarekin, Ikaskide Taldeak antolatutako jardunaldiaren 5. edizioa egingo da MONDRAGON UNBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean. Aurtengo edizioko ardatza: Hezkuntza kalitatea hobetzen: gakoak eta esperientziak. Erkidek eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin antolatzen duten jardunaldia.
"Sutondoko ipuinak" lelopean, Literatur Topaketa egingo da, maiatzaren 13an, Eskoriatzan, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Aurtengo edizioan, herri ipuinen eta mitologiaren gaia landuko dute. Antolatzaileen ustetan, garrantzizkoa da irakasle ikasketak egiten dihardutenek euskal ipuinak eta mitologia ezagutzea, besteak beste, etorkizunean gai izan daitezen euskal kulturaren transmisioan eragiteko. Sarrera librea da.
Abenduaren 10ean, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, Gertuko komunikabideen 2. jardunaldia egingo da. Bigarren edizio honen ardatza hedabideen balio sozial izango da. Jardunaldia irekia da eta bertan parte hartuko dute, Euskal Herriko ordezkariez gain, Andaluziatik eta Kataluniatik etorritako adituak.
Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegian aritzeko, lan poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
Lanerako arloak:
Omenaldia eskainiko diote Martin Ugalde kazetari, idazle eta politikariari hurrengo ostiralean, hilak 3, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
2014ko urriaren 7ra arte egongo da aukera izena emateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioan. Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen titulu propioa hasiko da urriaren 18an, hilean behineko saioekin, asteburuetan, Eskoriatzako campusean.
Sarean da "Haur eta gazte literatura irakur gida 20013". Euskarazko 60 liburu baino gehiago irakurri, aztertu, sailkatu eta gomendatu ditu Mondragon Unibertsitateko Haur Liburu Mintegiak. 2001ean hasi ziren urteroko gida kaleratzen.
http://bit.ly/1qVQwmp
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak irakasle bat kontratatu nahi du, lehenbailehen eskolak ematen hasteko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan.
Bi nobedade nagusi izango ditu, 2014-2015 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Komunikazioa erakundeetan aditu tituluak. Batetik, lehenengo aldiz, Bilbon emango da aditua, Bilbao Berrikuntza Faktorian. Bestetik, ohiko materiez gain, tarte berezia hartuko du, komunikazioan, erakundeek izan behar duten hizkuntza-politikak.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Ikertegiak antolatuta, 'Kooperatibagintzan Topaketa II' egingo da, ekainaren 20an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Bigarren edizio honetan, hizlari ospetsu batek parte hartuko du: Ignacio Ramonet kazetari eta gizarte pentsalari galiziarrak.
20014-2015 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.