Teknologia albisteak

HUHEZI (MU)

Erabiltzailearen aurpegia

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI). Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilbon ditugu campusak. http://www.mondragon.edu/eu/huhezi

Erabiltzailearen artikuluak

Markagintza jorratzeko, ikastetxeei zuzendutako jardunaldia antolatu dute

2022-09-24 : 17:10

“Hau da marka! Nola bereiztu zure ikastetxearen marka?” jardunaldia izango da, urriaren 27an, Eskoriatzako campusean Mondragon Unibertsitateak eta AZK komunikazio agentziak. Jardunaldian jorratuko dituzte markak ikastetxeetan duen garrantziarekin lotutako alderdiak. 

 

MUk eta Goienak Komunikazio Campusaren 2. edizioa antolatu dute

2022-05-07 : 09:35

Komunikazio Campusa antolatu dute, bigarren aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo du eta goizez egingo da, Mondragon Unibertsitateak (MU) Aretxabaletan duen Komunikazio Campusean. Udalekuen helburua da gazteak modu praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, podcastak nola egin, sare sozialen kudeaketa… Bigarren edizio honetan, gainera, arreta berezia jarriko da telebistako platotik egindako zuzeneko podcast saioetan. Astebeteko bi txanda egongo dira: lehena, uztailaren 4tik 8ra; eta bigarrena, 11tik 15era. 

Hezkuntza arlorako lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateak

2019-06-22 : 10:20

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak  2019-2020 ikasturterako lan-poltsa ireki du. Deidialdi honetan, zazpi lanpostu bete nahi ditu denak ala denak Hezkuntza arlokoak.

Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateak

2018-07-07 : 08:41

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Hezkuntzan eskolak emateko 2018-2019 ikasturtean. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.

Bibliotekaria eta matematika irakaslea kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateak

2018-06-26 : 15:42

Matematika irakaslea eta Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko (Biblioteka) koordinatzailea kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.

Bost langile kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateak, Teknologia berrietan eta Ikus-entzunezkoetan adituak

2018-06-13 : 08:27

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bost langile kontratatu nahi ditu. Ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien alorretako lanpostuak dira. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma.

Lan-poltsa ireki du MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko

2017-09-07 : 16:49

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko. Curriculumak jasotzeko epea zabalik dago 2017ko irailaren 22ra arte. Aukeratutako pertsona berehala hasi beharko da lanean. Honako helbidera bidali behar dira curriculumak: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin (ezagutza arloan, aukeratu beharko da “Hezkuntza”, horrela curriculumak jasoko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).

Lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2017-07-05 : 07:26

2017-2018 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk. Curriculumak bidaltzeko epea zabalik dago 2017ko uztailaren 9a arte. Honako helbidera bidali behar dira curriculumak, uztailaren 9a baino lehen: http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin  (intereseko arloan, aukeratu “Hezkuntza”).

Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, Arrasaten, maiatzaren 17an

2017-05-06 : 08:52

Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, maiatzaren 10 baino lehenago izena eman beharko da hemen. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultearen 40. urteurreneko ospakizun ekitaldien arten dago antolatuta hitzaldia.

Komunikaldia 2017: Kirola, komunikabideak eta generoa (maiatzaren 4an)

2017-04-26 : 10:03

Maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia. Oraingo edizioan hizpide hartuko dute kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harremana. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du Komunikaldia topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da.

Gaur jakinaraziko dituzte Huhezinema Jaialdiko 10. edizioko irabazleak

2017-03-31 : 15:26

HUHEZINEMA Jaialdiak gaur iluntzean (martxoak 31) emango ditu jakitera aurtengo edizioko irabazleak. Sari banaketa ekitaldia egingo dute, 20:00etan, Aretxabaletako Arkupe aretoan. Albiste bikain batekin hasi da, gainera, aurtengo Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia: AIC kalitate ziurtagiria eman dio jaialdiari. Ziurtagiri horrekin Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikaslek antolatzen duten lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbide ona. 

2

Sarean dago euskarazko liburu gomendagarrienak biltzen dituen "Haur eta gazte literatura irakur gida 2015"

2016-09-17 : 09:41

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du 2015. urteko Haur eta gazte literatura irakur gida. Liburuxkak 54 orri ditu eta bertan ume eta gazteei zuzendutako 161 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.

Lan poltsa Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean

2016-06-21 : 09:50

2016-2017 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Curriculumak bidaltzeko epea zabalik dago 2016ko uztailaren 1a arte.

Lan poltsa ireki du MUko HUHEZI Fakultateak Administrazio eta Zerbitzuetako lan-taldeetan aritzeko

2016-05-03 : 08:40

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Administrazio eta Zerbitzuetako zenbait arlotan lan egiteko.

Komunikaldia 2016: "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?"

2016-03-02 : 08:19

Dena prest dago martxoaren 9an, MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Aretxabaletako campusean egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak. Jardunaldia egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean; ekitaldi irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) antolatzen du Komunikaldia.

Bideo erreportaje bilduma batean jaso dituzte Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioko uzta

2016-02-29 : 12:38

Pasa den ikasturtean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 5. edizioa eskaini zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Orain, Goiena komunikazio taldeak bildu egin ditu aditu titulu hartan sortutako eduki aipagarrienak telebista-erreportaje sorta batean. 

 

Hiriburuetako bost alkate euskaldunak, Eskoriatzako campusean, martxoaren 10ean

2016-02-26 : 09:41

Euskal Herriko hiriburuetako bost alkate euskaldunek parte hartuko dute, martxoaren 10ean, MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskara Batzordeak antolatu duen mahai-inguru batean. Eskoriatzako campusean egingo den ekitaldian, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Michel Etchebest Mauleko auzapezak, Eneko Goia, Donostiako alkateak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak partekatuko dituzte euskarari buruzko esperientzia pertsonalak eta profesionalak. Mahai-ingurua 17:00etan hasiko da eta parte hartu ahal izateko, aldez aurretik, izena eman beharko da. Streaming bidez ere eskainiko da ekitaldia zuzenean.

2001-2014 urte bitartean argitaratu diren haur eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu gomendagarrienen gida

2016-02-03 : 08:39

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitara eman du 2001-2014 urte arteko haur eta gazte literatura liburu onenen bilduma. Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 izeneko irakur gidak jasotzen ditu urte tarte horretan mintegiak berak kaleratutako gidetatik liburu gomendagarrienak. 

'Amerikanuak' liburuaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du Mondragon Unibertsitateak

2015-11-29 : 09:35

William Douglassek eta Jon Bilbaok 1975ean idatzitako "Amerikanuak" liburu mugarriaren 40. urteurrenaren harira, jardunaldi berezia antolatu du MONDRAGON UNIBERTSITATEAk abenduaren 9an. Topaketan parte hartuko dute William Douglas idazleak berak, unibertsitate desberdinetako ikerlariek eta diasporako ordezkariak. Ekitaldia irekia izango da, eta Aretxabaletako campusean egingo da.

Eskoriatzako campuseko ostalaritza zerbitzua esleitu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2015-07-25 : 09:56

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ireki egin du deialdi publikoa Eskoriatzako campuseko ostalaritza zerbitzua ustiatzeko. 2015eko irailaren 4ra arte bidali ahal izango dira proposamenak. Deialdia irekita dago enpresa, talde zein norbanakoei.

Aurrekoak ››