
2015eko otsailean estreinatu zenez geroztik Euskal Herriko hainbat txokotan taularatua izan eta gero, berriz izango da Bilbon Hiri Asko Bere Baitan ikuskizuna, apirilaren 8an, 19:30etatik aurrera, Hika Ateneon. Hiriak ezkutatzen dituen hiriekin batera, hautsak ere izango dira protagonista oraingo honetan, Hauts Haietatik nobelaren (Elkar, 2016) pasarteak txertatuko baitira ohiko ikuskizunean, liburua aurkeztu eta paperaren mugak hedatzeko helburuarekin. Sarrera doan.
Hiri asko bere baitan argazki- eta bideo-proiekzioak, abestiak eta antzerkia nahasten dituen diziplina anitzeko ikuskizuna da, "hiria" kontzeptua ardatz bezala hartuta, ezkutuan dauden istorioak azalarazten dituena.