Teknologia albisteak

"Hauts haietatik" nobelaren aurkezpena + HIRI ASKO BERE BAITAN zuzeneko emanaldia

2016-04-04 : 13:31

2015eko otsailean estreinatu zenez geroztik Euskal Herriko hainbat txokotan taularatua izan eta gero, berriz izango da Bilbon Hiri Asko Bere Baitan ikuskizuna, apirilaren 8an, 19:30etatik aurrera, Hika Ateneon. Hiriak ezkutatzen dituen hiriekin batera, hautsak ere izango dira protagonista oraingo honetan, Hauts Haietatik nobelaren (Elkar, 2016) pasarteak txertatuko baitira ohiko ikuskizunean, liburua aurkeztu eta paperaren mugak hedatzeko helburuarekin. Sarrera doan.

Argazki, bideo proiekzioak, abestiak eta antzerkia nahasten dituen diziplina anitzeko ikuskizuna prestatu dugu, ikusleei unibertso bisual, literario eta soinudun berezian murgiltzeko aukera eskainiz. Horrela, datozen hilabeteotan zuzeneko ikuskizuna argazki-erakusketarekin batera, Bilbon barrena eta kanpora, Euskal Herriko hainbat txokotara eramango dugu “Hiri asko bere baitan” proiektua.

ZUZENEKO EMANALDIA

  • KEPA ERRASTI (Antzezabeslaria)
  • AITZOL MUJIKA (Baxua, tronboia, beatbox eta ahotsak)
  • ANDONI ALONSO (Bateria)
  • ASIER OLABARRIETA (Gitarra eta ahotsak)

SORTZAILEAK

  • TESTUAK: Unai Villena
  • ARGAZKIAK: Aitor Gomez
  • MUSIKA: Asier Olabarrieta

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago