Internet feminismo anitzen bilgune

Beldur Barik egitasmoa
Beldur Barik! Emakundek eta Eudelek bultzaturiko programa da hiru foru aldundien eta Hezkuntza sailaren laguntzarekin. Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko. Honela, errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzea du helburu.
Pikara magazine
Feminismoari loturiko gai ezberdinak jorratzen dituen aldizkari digitala da. Era fresko, dinamiko eta alaian, esterotipoetarik alde egiten dute bertako kolaboratzaile diren 20 idazleak. Feminismo gazte eta eraldatzailea proposatzen dute.
Norma Jean Magazine
Norma Jean Magazine gaur egungo prentsarekin indentifikatuta sentitzen ez diren emakume zein gizonei zuzenduriko aldizkari digitala da.
Proyecto Kahlo
Emakumentzako aldizkari alternatiboa da. Emakumeari buruz ematen diren ohiko ereduekin apurtu eta eduki interesgarriak proposatzen dituzte.
Bestalde, gure inguruan (sarean eta kalean) jasotzen ditugun “Gran Hermano” ereduek gazteen artean “modan” jarri dute norberaren gorputza eta ideiak biluzteko joera sareetan. Besteen baliozpen baten beharra egon daiteke horren atzean, eta tentuz jokatu ezean arazoak eragin ditzake norberaren irudia publiko egiteak. Baina alarmismotik haratago, gure ideiak adierazteko, espresabide gisa eta gorputzaren inguruko jabekuntza bideratzeko baliagarri izan daitezke sareko tresna eta egitasmoak.
Gorputzaren eredu ezberdinak aurkezten dituzten egitasmoak aurkezten ditugu jarraian:
Poses
Bideo honek moda munduaren zentzugabekeria eta artifizialtasuna agerian uzten du, emakume arruntak kalean aldizkarietako modeloen jarrera ezinezkoak erakusten dituztenean.Emakume lodien gorputzak dira protagonistak atari honetan. Ez dute inoren baliospenik lortu nahi... Emakume batzuk beste batzuk baino handiak dira eta listo.
The Nu Project
Modeloak ez diren emakumeen gorputz biluziei argazkiak ateratzen dihartute egitasmoa honetan 2005etik. Jon Uriarteren "The men under the influence..."
Proiektu honetan gizonak beraien bikoteen arropekin jantzita ageri dira. Zein eragin du rolen aldaketak bikote heterosexualetan?
Swicheroo
Bikoteen erropa aldaketa honek bi kideen arteko rol aldaketa jokoa proposatzen du. Argazkilariak munduko herrialde ezerberdinetako bikotekideei egin dizkie argazkiak.
Erantzunak kargatzen...




