Gazteaukera
Euskadiko gazteentzako ataria. Hainbat alorretako informazioa eta zerbitzuak. Portal para jóvenes de Euskadi con información sobre diversos temas y servicios.
Artikuluak
"Auzolandegiak 2018" programaren kartel lehiaketa
Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu. Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan. Lanak aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 26tik otsailaren 20ra bitartean (bi egunak barne).
100 gaztek elkarlanean lankidetzaren inguruko dokumentala egingo dute
Aurten Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2016 programan parte hartzen duten 100 gazteek, beraien lankidetza esperientziak, dokumental batean biltzeko aukera izango dute. Horretarako, taldeka grabatuko dituzte bideo laburrak beraien mugikorrekin, Asia, Afrika eta Hego Amerikan. Ander Bolibar, Garabide elkarteko hizkuntza lankidetza teknikaria eta HUHEZIko irakaslea, gazteen bidelagun eta gidari izango dute proiektu honetan eta gazteek grabaturiko piezak lotu eta josteko ardura izango du.
8 gazte Rio de Janeiroko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan arituko dira blogari, Basque Team eta Gazteaukera atarientzat
Basque Team Fundazioak Gazteaukera atariarekin batera zortzi blogari gazte aukeratu ditu, Rio de Janeiron jokatuko diren Joko Olinpiko eta Paralinpikoei buruzko euren bizipenak eta iritziak zuzen-zuzenean konta ditzaten. Lau mutil eta lau neska hauek ‘Gazte Olimpic Team Rio’ lehiaketan parte hartu duten hirurogeita hamar lagunen artean aukeratu dituzte, eta sari honi esker, kirol probak ikusi eta Euskadiko kirolariekin egoteko aukera izango dute, blog eta sare sozialen bitartez euren ikuspuntu partikularra plazaratzeko asmoz.
Gazteaukera atariak eta Basque Team-ek 2016ko Rioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara joateko aukera emango diete 8 gazte blogariri
Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetako bat izan nahi duzu eta Rioko Joko Olinpiko edo Paralinpikoetarako txartela eskuratu? Blogari izateko prest zaude? 2015eko urriaren 15ean hasi eta abenduaren 15a bitartean abian izango den lehiaketan parte hartzea baino ez duzu!
Dave Bieter: "Oskorrik bere abestietako batean dioen bezala euskara da euskaldun egiten gaituena"
Dave Bieter Boise hiriko alkatea da, hiriburuan izan den lehen alkate euskalduna, hain zuzen. 2003ko hauteskundeetan hartu zuen agintea eta orduz geroztik beste bi legealditan hautatu dute (2007an eta 2011an). Gazteaukerako blogariek berarekin solasteko aukera izan dute.
Abian da GOazen Boisera!, blogari gazteentzako lehiaketa
Estatu Batuetako euskal diaspora ezagutu nahi zenuke uda honetan? Zer dakizu jatorri euskalduna duten gazteen inguruan? Eta Jaialdi deritzon Euskal jaiari buruz? Komunikatzaile trebea zara eta prest zeundeke astebetez blogari lanetan aritzeko Boisen (Idaho) gastuak ordaindurik?
Ukelelearen euskal ordezkaria
GazteBizHitza: Ikasketak, Lana eta Etxebizitza atari bakarrean
Zenbait hilabetez frogetan ibili ostean Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak GazteBizHitza ataria abian du. Interneteko atari honetan Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazio ugari dago gazteentzat; besteak beste, kalitatezko edukiak, bideotutorialak, infografiak, FAQ-ak eta alertak aurki daitezke.
#Faceguk, 24 orduz buruari bueltaka