Teknologia albisteak

Haur- eta Gazte-Literatura Eskolan ikastaroaren izen-ematea ireki dugu

Erabiltzailearen aurpegia
2022-11-14 : 12:20

Haur- eta Gazte-literatura Eskolan ikastaro osagarriaren laugarren edizioa antolatu dugu eta izena emateko epea ireki dugu. Ikastaroa urtarrilaren 11n hasiko da eta maiatzaren 3an amaituko. Datorren edizioaren nobedaderik nabarmenena da Gasteizen egingo dugula. Hain zuzen, EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean. Aldaketarekin ikasle berriak erakarri nahi ditugu. Izena emateko epea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte. Ondoren, onartuak izan direnei jakinaraziko diegu abenduaren 12an. Ikastaroan 30 lagunentzako tokia dago. 

 

Aurreko edizioetan bezala, ikastaroa Galtzagorri Elkarteak eta EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak antolatu dugu, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin. Ikastaroak irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko xedea du, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko helburua dauka. Bidenabar, maisu-maistrez gain, sortzaileak, editoreak eta haur eta gazte literaturarekiko interesa duen edonoren kultura literarioa elikatzeko pentsatua dago.

Ikastaroa asteazkenero egingo dugu, 17:00etatik 20:00etara, esan bezala Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Aurre-matrikula egiteko INPRIMAKI HAU bete beharko duzu eta nor zaren azaltzen duen aurkezpen-gutun bat idatzi, 10 lerrokoa gehienez. Onartua izanez gero, matrikula egiteko epea abenduaren 12tik 19ra zabalik egongo da.

Prezioak honakoak dira:

-EHUko ikasleek eta langabetuek: 50 euro

-Galtzagorriko bazkideek: 100 euro

-Gainontzekoek: 150 euro.

Haur- eta gazte-literaturaren gaineko trebakuntza eta jakintza bildu nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta eman izena HGL ESKOLAN ikastaro osagarrian.

Hemen ikastaraoren programa, eta azpiko bideoan ikusi ahalko duzu zein den ikastaroaren mamia, baita irakasleak nor diren ere. Animatu!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago