Teknologia albisteak

Elhuyar Zientzia Azoka 2019-2020 proiektuan izena emateko epea zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia
2019-09-25 : 15:49

Zientzia Azoka Elhuyarren ekimena da. Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da. Izena emateko epea zabalik da jada.

Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko eta oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz.

Zientzia Azokan parte hartuz sariak gazteentzako bizipen bihurtzen dira, batetik ikertzailearekin harremana izan eta urtean zehar proiektua bera garatzeko bidean dituzten harremana dutelako, eta, bestetik, Bilboko azokan Europako zein estatuko beste azoketara joateko, formazioa edo bekak jasotzeko eta zentro teknologikoren baterako bisita tutorizatua eskuratzeko aukera izango dutelako.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteentzako da. Gazteak, 2-4 kideko talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute; Euskal Herriko unibertsitateetako ikertzaile profesionalen aholkua ere jasoko dute unibertsitatera eginiko bisita batean.

IKASTURTEKO EGUTEGIA

  • 2019ko irailaren 25etik aurrera: izen-ematea
  • 2019ko abenduaren 20rako: erronka definitu
  • 2020ko urtarrila-otsaila: ikertzaileen esleipena eta harremana
  • 2020ko martxoa: Bilboko azokarako taldeak zehaztu
  • 2020ko maiatzaren 9an: Bilboko Zientzia Azoka eguna

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago