Maiatzaren 26an, hogeita hamar bat herritar etorri ziren Iurretako II. Mintzopotera, euskaraz eta euskarari buruz berba egiteko. Aurtengo helburua izan da euskaldun berriak eta jatorri askotariko herritarrak euskaldun zaharrekin elkartzea. Mintzopotearen bidez, euskaldunen arteko sareak josi nahi izan ditugu, baita batzuen eta besteen bizipenak partekatzeko aukera eman ere. Parte-hartzaileak bi orduz aritu ziren kontu-kontari, 5 mahaitan antolatuta eta World Kafe metodologiaren laguntzaz. Saioa Elhuyar Aholkularitzako teknikariek bideratu zuten, Euskararen Aholku Batzordeko kideen laguntzarekin.
Parte-hartzaileek hiru gai izan zituzten mintzagai:
Nolakoa izan da euskararekin izan duzun harremana eta nolako etorkizuna izango du harreman horrek?
Mintzopotekideek euskararekin izan dituzten bizipenak eta esperientzia pertsonalak azaldu zituzten:
Euskaraz bizi nahi dut. Iurretan posible da?
Iurretako erdiguneko eta auzoetako planoak hartu eta gometxen bidez gune euskaldunak eta erdaldunak identifikatu genituen. Hau da, euskara oztoporik gabe eta naturaltasunez non erabil dezakegun eta euskara erabiltzea zaila suertatzen zaigun lekuak.
Hona hemen ateratako ondorioa: Iurretan euskaraz bizitzea posible da. Hala ere, gabezia asko ikusten dugu. Erakunde eta komertzioen egoera ona da, baina kalean nahiko genukeena baino erdara gehiago entzuten da, baita euskaldunen artean ere. Auzuneetan erdigunean baino errazagoa da euskaraz berba egitea. Gazteak motibatu behar ditugu euskara erabil dezaten!
Euskarara erakartzeko mezuak
Azkeneko ariketan, erdaldunak eta euskara erabiltzen ez duten euskaldunak euskarara erakartzeko mezuak proposatu zituzten parte-hartzaileek:
II. Mintzopotearen balorazioa
Saioa baloratzeko, loreak sortu zituzten mintzopotekideek, eta honelako berbak jaso zituzten loreen petaloetan: “Atsegina”, “ausarta”, “freskagarria”, “gustura”, “ederra”, “aberasgarria”, “emankorra”, “etorkizuna”.
Erantzun
Sartu