Teknologia albisteak

Elhuyarreko bi kide Estrasburgon, La Maison de la Science en Alsace-ren ekitaldi batean

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-19 : 16:17

Elhuyarreko bi kide Estrasburgoko unibertsitatean izan dira gaur, maiatzak 19, La Maison de la Science en Alsace-ren ekimen batean.

Ekimen hori La main a la pâte fondation erakundearena da, eta bere helburu nagusia da Europako irakasleen zientzia-trebakuntza bultzatzea eta alorreko baliabideak ematea.

La Maison de la Science en Alsace-k 5 urte betetzen dituela-eta antolatutako jardunaldia izan da gaurkoa. Egun osoan, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta esperientziak partekatu ahal izan dira, eta horietako saio batean hartu dute parte Elhuyar Fundazioko Zientzia Hezkuntza alorreko Aitziber Lasa Iglesias eta Danel Solabarrieta Arrizabalaga kideek. “S'ouvrir a l'Europe/Opening up to Europe” izenburuko hitzaldian, Elhuyarren zientzia-hezkuntzaren alorreko estrategia azaldu dute, eta eginiko bidean ikasitakoa partekatu.

Elhuyar Fundazioa La Maison de la Science-ren Europako partnerra da.

Erantzun

Sartu