Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik
2022ko deialdia zabaldu du EIZIEk Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketarako. Txekierazko, italierazko eta ingelesezko lan bana aukeratu dira itzulpeba egiteko. Proposamen eta laginak bidaltzeko epea ekainaren 29a bitartekoa da.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:
- Karel Čapek, Válka s mloky (La guerra de las salamandras… / La Guerre des salamandres), Txekierazko lana. Ordaun
- Ama Ata Aidoo, Our Sister Killjoy, ingelesezkoa.
- Elsa Morante, L'isola di Arturo, italierazko lana.
Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, ekainaren 29rako.
Jatorrizko hizkuntzatik egiten ez bada, gutxienez bi sorburu-hizkuntza erabili beharko dira. Adibidetarako, hona hemen bi: Capeken lanaren lagina frantsesez eta gaztelaniaz.
Ordainsaria:
- Valka s Mloky: 5.906,00 euro
- Our Sister Killjoy: 3.666,00 euro
- L'isola di Arturo: 11.226,00 euro
Bildumarako finkaturiko ordainsariak erabili dira, sorburu-testuaren eta hizkuntzaren arabera. Gaztelania: 24 euro orriko. Frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, portugesa, italiera: 27 euro orriko. Gainerakoak: 30 euro orriko.
Hemengo hau lapurben bat da, ikus oinarriak, laginak eta informazio guztia hemen.
Erantzunak kargatzen...