Teknologia albisteak

Ikastolen Elkarteko uzta berria

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-16 : 13:49

Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea du ikasmaterialgintzan. Lan talde zabala eta esperimentatua dabil proiektu honetan, eta hainbat egitasmo garatu dira bere barnean. Hau dela eta, euskarri anitzeko materialak aurki daitezke gure katalogoan: Jostailuak, jolas eta jokoak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta  liburuak, material osagarriak…


 Material guzti hauek kalitatezko materialak izan daitezen ahalegintzen gara. Honek esan nahi du, ez bakarrik euskaraz eginak, baizik eta planteamendu pedagogiko sendo eta gaurkotuetan oinarrituta daudela. Horrela frogatzen dute urtea joan urtea etorri lortutako hainbat sarik. Uzta berria zein material guztia Ikastolen Elkarteko katalogoan aurki daiteke:

ANIMALIEN ALFABETOA  (+ helduarekin 1+;  haurra bakarrik 3+)

 


ESAR sailkapena: Ariketa jolasa: zentzumen-jolas soinuduna; Ukimenezko zentzumen-jolasa; Ikusizko entzumen-jolasa; Maneiatzeko jolasa.

Edukia: Alfabetoko letren izenak, hitzak, esaldiak, galderak, zenbakiak, musika-notak, musika-tresnak, euskal kantuak eta animalien hotsak.

Jolasteko zortzi era dituen jolas interaktibo honek hizkuntza du elementu aipagarriena,  hainbat audio euskaraz entzuteko aukera ematen baitigu. Umeak entzun, behatu, ukitu, erantzun egiteko aukera izango du eta jarduera hauen bitartez eta jostailuak ematen dizkion eredu ugari eta aberatsei esker, hainbat konpetentzia garatuko ditu.

Oinarrizko konpetentziak:

-Pentsatzen eta ikasten ikasi (informazioaren interpretazioa)

-Komunikatzen ikasi (Ahozko hizkuntza)

-Elkarrekin bizitzen ikasi (Pertsonen arteko harremana)

-Norbera izaten ikasi (Nork bere buruaren estimua; Autonomia)

-Egiten eta ekiten ikasi (Fase analitikoa: informazioa hartzea eta sortzea)

Curriculum arloak:

Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (Nortasun pertsonala sortzea; Jolasa eta mugimendua). Ingurunearen ezaguera (Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria; natura ezagutzen hastea). Hizkuntza: Komunikazioa eta adierazpena. (Hitzezko hizkuntza; Komunikatzeko beste modu batzuk: musikakoa)

 

LEHENENGO ORDENAGAILUA (3-5)

 

ESAR sailkapena:Arau soileko jokoa: Galdera-erantzuneko jokoa, oinarrizkoa.

Edukia: Animalia basatiak eta etxe-abereak; haien bizilekuak, elikatze-ohiturak, desplazatzeko erak, ugalketa sistemak, aztarnak, ohiturak…

Ezaugarriak: Ordenagailu itxurako jostailu interaktiboa. 32 orrialdeko koadernotxoa eta euskarri elektronikoa. Haurrek atzamarrez markatu behar dute planteatzen zaien jardueren erantzuna. Erantzuna zuzena bada, horrela adierazten dio ahots batek eta argia berdea pizten da. Erantzuna okerra bada, ahotsak beste saiakera bat egitera animatzen du eta argi gorria pizten da.

Oinarrizko konpetentziak:

Pentsatzen eta ikasten ikasi  (Informazioaren interpretazioa; Baliabide kognitiboen erabilera)

Komunikatzen ikasi  (Ahozko hizkuntza)

Elkarrekin bizitzen ikasi  (Pertsonen arteko harremana)

Norbera izaten ikasi  (Nork bere buruaren estimua; Autonomia)

Egiten eta ekiten ikasi  (Fase analitikoa: informazioa hartzea eta gordetzea; Sortze-fasea)

Curriculum arloak:

Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala (Nortasun pertsonala sortzea; Jolasa eta mugimendua). Ingurunearen ezaguera (Ingurune fisiko eta naturalarekiko interakzioa; Natura ezagutzen hastea) Hizkuntza: Komunikazioa eta adierazpena. (Hitzezko hizkuntza) 

 

 

Erantzun

Sartu