Teknologia albisteak

Euskal Herriko Ikastolak

Erabiltzailearen jarduna

Jolastea da oparirik ederrena!: Ikastolen Elkarteko jokogintza eskaintza

2021-12-19 : 09:43

Jostailu eta jolas ugari daude oparitzeko, baina jolastea da oparirik ederrena, eta jolastuz ikastea da saririk handiena. Ikastolen Elkarteak bi eskaintza ditu Gabon hauetarako, gure seme-alabek jolas, ikas eta gozatu dezaten.

Jolas hezigarri berri bi, Ikastolen Elkartearen eskutik: Letrak Hitz eta Igarri Migarri

2020-12-02 : 12:04

'Letrak hitz' eta 'Igarri migarri'. Hauexek dira urte honetan Ikastolen Elkarteak sortu dituen bi jolas didaktiko berriak. Eguberri egun hauetan oparitzeko aukera ezin hobeak

 

Argitxoren jolas berriak, Ikastolen Elkartearen eskutik

2019-12-05 : 08:54

Jolastea da ikasteko modurik dibertigarriena. Jolastuz ikasten dugu, besteekin harremanetan jartzen gara, barre egiten dugu, burua astintzen, gorputza mugitzen. Irabaztea ez delako helburua, jolas egiten dugu ongi pasatzen dugulako, zoriontsu egiten gaituelako, kitzikatzen gaituelako, zirrara eragiten digulako. Familian, lagunartean, lagunen lagunekin…

Argitxoren jolas berriak, Ikastolen Elkartearen eskutik

2018-12-23 : 12:00

Argitxo hitzak irakurtzen, Argitxo dinosauroen munduan eta Argitxoren alfabetoa ezagutu nahi dituzu? 

Gabon hauetan, jolastea oparitu! "Uzta batzera", 6+ urteko umeentzat

2017-12-16 : 10:50

Ezagutu "Uzta batzera!", Ikastolen Elkarteko kooperazio jolas berria! Jolas kooperatibo honen bidez nekazari girora hurbilduz, eta ohitura horren transmisioa bermatu nahian, baratzean urtaro bakoitzean zer erein eta zer landatzen den ezagutuko dugu, eta baratza zaintzeko egin behar diren lanetan murgilduko gara. Gure neska-mutilek baserriko nahiz hiriko baratzeko oinarrizko egutegia ezagut dezaten nahi dugu. Gabon hauetan, jolastea oparitu! "Uzta batzera" eta beste hainbat jolas ohiko dendetan nahiz gure webgunean: http://denda.ikastola.eus.

Jolastu familian!

2016-12-14 : 16:17

Hona hemen aurtengo Eguberrietan familian jolasteko proposatzen dizkizugun jolas eta jokoak!

Ikastolen Elkartearen gomendioa aurtengo Eguberrietarako: Jolastu familian!

2016-12-02 : 08:44

Eguberrian, familian elkartzen gara, eta etxeak jolas, jokoz, jostailuz eta gailu elektronikoz gainezka izaten dira. Une  aproposa izan daiteke  gure seme-alabei  gure denbora, gure astia eskaintzeko, beraiekin jolastuz. Era honetan, gure denbora baliotsua elkarrekin konpartitzea izan daiteke egin diezaiekegun oparirik preziatuena. Ea hemen proposatzen dizkizugun jolas eta joko berri hauek laguntzen dizueten helburu hori lortzen. Itzali gailu elektronikoak eta jolastu familian! 

Ikastolen Elkartearen jolas eskaintza

2015-12-23 : 09:16

Jolas egin eta ikasi. Ikasteko modurik polit eta dibertigarriena delako jolas egitea. Ikastolen Elkarteak jolas gehiago ekoitzi ditu negu honetarako, bakarka, taldean, adin berekoekin, familia guztiarekin jolasteko. Eta joko digital gehiago ere ekoitzi ditu.

 

1

Olentzerok Argitxo ekarriko digu

2014-12-18 : 12:22

Aurtengo Olentzerotan, Argitxo eta Olentzero eskutik datoz. Argitxo,  haurren lagun maitagarria izango da hainbat jolasetako  protagonista.  Haur txikienentzat Argitxo panpina, segurtasun  afektiboa emango dien peluxea. Ikastolako lehendabiziko urteetarako  Argitxo poltsa eta katilua.  Ipuinak kontatzeko edo irakurtzeko orduan  Argitxo eta Olentzeroren oparia eta Argitxo eta arlotea, irudi ederrez hornitutako ipuinak. Eta, azkenik, Argitxoren alfabetoa izeneko puzzlea, taldean nahiz bakarka hainbat erabilera eskaintzen dituen jokoa. Eskatu Olentzerori!

Euskaraz jolastu nahi?

2013-12-18 : 09:38

Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea dauka euskarazko jolas eta jokoak garatzen. Ildo honi  jarraituz, bi mahai-joko dibertigarri aurkeztu ditu aurtengo Eguberrietarako: Nor da nor eta Urkatua. Joko bi  hauen helburu nagusia haurrei  euskaraz bizitzen laguntzea da, euskaraz dibertitzeko tresnak eskaintzea, eta, baita ere, jolastuz ikastea.

ZoriON aplikazioa

2012-12-20 : 14:38

Ikastolen Elkarteko Android sistemarako aplikazio berria, ZoriON. Aplikazio honen bitartez geure postal pertsonalizatuak egiteko aukera izango dugu. Aplikazioak honako hauek eskainiko dizkigu: HONDOAK, PERTSONAIAK, BESTEAK, TESTUAK.

Ikastolen Elkarteko uzta berria

2012-12-16 : 13:49

Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea du ikasmaterialgintzan. Lan talde zabala eta esperimentatua dabil proiektu honetan, eta hainbat egitasmo garatu dira bere barnean. Hau dela eta, euskarri anitzeko materialak aurki daitezke gure katalogoan: Jostailuak, jolas eta jokoak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta  liburuak, material osagarriak…