Teknologia albisteak

Egunean Behin astelehenean itzuliko da, itxura berrituarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-21 : 13:07

Datorren astelehenean, irailak 26, hasiko da Egunean Behin joko-aplikazioaren denboraldi berria, jokoaren 10.a 2019an abiatu zenetik. Denboraldiko babeslea EITB izango da honetan ere. Aplikazioa diseinuz berrituta dator, eguneratuz gero edo berriki instalatuz gero ikusiko duzun bezala. Galdera sorta berriak ere prestatu ditugu. 12 asteko denboraldi bat izango da, eta aurrekoetan bezala, telebista bidezko zuzeneko final batek itxiko du Eguberri garaian.

Denboraldiko hamabi asteak irailaren 26an hasiko dira, eta abenduaren 18an amaituko. Ondorengo telebistako finalak ez du data zehatzik oraindik, baina Eguberri garaian gerta liteke.

Hamabi aste hauetan, EITBk berak bi aste babestuko ditu sariekin, eta beste 10 babesleak izango dira:

Diseinu eguneratuaz dator aplikazioa, tartean eguneraketa teknikoak ere egin direlarik. Horrez gain, denboraldian zehar berritasun extra parea iragartzeko intentzioa badugu, gauzak ondo bidean. Hona pantaila eraberrituen adibide batzuk:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago