Teknologia albisteak

Egunean Behin irailean itzuliko da, berrikuntzarako tarte bat hartuta

Erabiltzailearen aurpegia
2022-05-11 : 15:42

Denboraldi arteko opor lasaiak hartzeagatik ezaguna egin da Egunean Behin. Oraingoan ere hala izango da, eta pixkat gehiago, irailera arteko atsedena hartuko dugu. Hiru urte eta bederatzi denboraldi eginik, 10. denboraldia ere egongo da, baina aplikazio berrituarekin izango da. Egunean Behin berriztu eta itxuraldatzeko aprobetxatuko dugu tartea. 10.a hamarrekoa izan dadin.

Azken hiru denboraldiak 60.000 lagun baino gehiagoren asteroko partaidetzerakin ospatu ditugu. Hiru kasuetan, telebista bidezko final kolektibo batekin amaitu genuen, eta programa horiek ere primeran irten ziren, teknikoki eta audientziaren aldetik. Jendaurreko zuzenekoak berriz egiteko aukera ere izan genuen, Korrika amaierako jokaldiarekin, eta hori ere biribil irten zen. Hortaz, maiatz honetan 10. denboraldia hasteko moduan geunden, izatez, eta deika aritu gara aste hauetan babesletzan interesa erakutsi zuten hainbat iragarleri.

Nolanahi ere, aplikazioak berrikuntza batzuk ere merezi dituela pentsatu dugu, eta denboraldi bateko zurrunbiloan baino, jokoa egiten duen CodeSyntax enpresan erabaki dugu berritze prozesu horretan zentratzea. Kalkulatzen dugu uda bitartean egin ahal izango ditugula berrikuntza horiek Android eta iOS bertsioetan, irailean bueltan egoteko, indarberrituta.

Artikulu honetarako argazkia: Wikipediatik.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago