Teknologia albisteak

Itun Komentzial Transatlantikoa: nola eragiten digun

Erabiltzailearen aurpegia
2014-04-08 : 15:28
2013ko udan Europar Batasunaren (EB) eta AEBen arteko elkarrizketak hasi ziren, merkataritza eta inbertsio-gune aske bat sortzeko asmoarekin. Ekimen hori, Merkataritzarako eta Inbertsiorako Elkarte Transatlantiko gisa ezaguna da (TTIP ingelesezko siglak). Hori dela eta, Itun horren izaera ezagutarazteko eta eztabaidatzeko, bilkura honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu: Itun Komentzial Transatlantikoaren aurkezpena eta testuinguru lokalean izango duen eraginaren inguruko eztabaida-bilera Tom Kucharzekin. Bertan, AEB eta EBren arteko akordio honek gurean izan ditzakeen balizko mehatxu eta ondorioen inguruko informazioa zabaltzeaz gain lan-ildo bat irekitzea ere proposatzen da.
Itun honek biztanlegori eta ingurumenari eragingo dizkioten mehatxu larriek kezkatzen gaituzte, Atlantikoaren albo banatako korporazio erraldoiei eta orokorrean eliteei botere ekonomiko eta politiko gehiago emango baitie itunak.

Ituna ikertu duten hainbat kolektibok ondorengo ondorio hauek aipatzen dituzte, besteak beste: bazterketa sozial eta langabezia gehiago, murrizketa eta pribatizazio gehiago, burujabetasun politikoaren gainetik korporazio erraldoiei eskubide bereziak ematea eta finantza espekulazioaren gorakada.

Zentzu horretan, begi bistakoa da, TTIP-a, ingurumen- eta enplegu- eta gizarte-erregulazioak ezabatzeko tresna izan daitekeela.

Bilera hau, Ekologistak Martxan elkarteko kide den Tom Kucharz-ek Donostian egingo duen egonaldi bat partekatzeko Cristina Enea Fundazioak duen desiotik sortu da. Bere ahotik ezagutu ahal izango ditugu Itunari dagozkion oinarrizko hainbat galdera eta zalantza, baita mugimendu sozial ezberdinetatik egiten ari zaizkion hainbat eta hainbat analisi kritikoren nondik norakoa ere. Hain zuzen ere, pasa den abenduan Bruselan izan zen topaketa bat aipatu behar da, bertan 90 erakunde eta sare sozial baina gehiagok hartu zuten parte, estrategia eta ekimen ezberdinak adostu zirelarik.

Ekitaldia ostegunean izango da, apirilak 10, arratsaldeko 18:00etan Donostiako Udal liburutegi zaharreko sotoan (Kripta, San Jeronimo kalea).

Erantzun

Sartu