Teknologia albisteak

Cristina Enea

Erabiltzailearen aurpegia

[es] Hablemos de sostenibilidad y medio ambiente. [eu] Iraunkortasunari eta ingurumenari buruz mintza gaitezen.

Erabiltzailearen jarduna

Bidaia Koadernoak: haziei buruzko pasarte eta ohar historiko ezezagunak biltzen dituen liburua

2016-10-06 : 18:21

Cristina Enea Fundazioak eta Marc Badalek, Haziera egitasmoaren testuinguruan, Bidaia koadernoak. Haziei buruzko pasarte eta ohar historikoak liburua argitaratu dute, lehenago modu digitalean argitaratutako Telecoria bildumako hiru aleen bilketa. Bertan, paperezko edizio zaindu eta txukunean, iraganeko garaietara eta leku exotikoetara eramango gaituzte haziek kontatutako istorioek. Historiako pertsonaia ezagunak nahiz ezin konta ahala pertsona ezezagun agertzen dira liburuko orrietan, elkartasun ekintzak egiazko gerra kronikekin gurutzatzen dira eta laborarien lan nekeza zientzialarien jardun zorrotzarekin aldizkatzen da.

Itun Komentzial Transatlantikoa: nola eragiten digun

2014-04-09 : 10:28

2013ko udan Europar Batasunaren (EB) eta AEBen arteko elkarrizketak hasi ziren, merkataritza eta inbertsio-gune aske bat sortzeko asmoarekin. Ekimen hori, Merkataritzarako eta Inbertsiorako Elkarte Transatlantiko gisa ezaguna da (TTIP ingelesezko siglak). Hori dela eta, Itun horren izaera ezagutarazteko eta eztabaidatzeko, bilkura honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu: Itun Komentzial Transatlantikoaren aurkezpena eta testuinguru lokalean izango duen eraginaren inguruko eztabaida-bilera Tom Kucharzekin. Bertan, AEB eta EBren arteko akordio honek gurean izan ditzakeen balizko mehatxu eta ondorioen inguruko informazioa zabaltzeaz gain lan-ildo bat irekitzea ere proposatzen da.

Bosgarren edukiontziaren erabilerari buruz hitzaldi informatiboak Donostian

2014-04-08 : 14:42

Donostiako Udaletxeak Hemen da Konposta! egitasmoa jarri du abian, bosgarren edukiontziaren bidez materia organikoaren bilketa sustatzeko asmoz. Cristina Enea Fundaziotik herritarrentzat informazio kanpaina osagarri bat egingo da, eta bertan azalduko da ezarpena nola izango den, edukiontziaren funtzionamendua zein izango den eta edukiontzira zer bota eta zer ez, besteak beste.

Igandean, BerdeBidea herri-lasterketa iraunkorraren hirugarren edizioa Donostian

2014-03-26 : 13:15

2012an eta 2013an Cristina Enea Fundazioak eta Club Atlético San Sebastianek antolatutako BerdeBidea herri-lasterketa iraunkorraren arrakastaren ostean, bi erakundeak berriz ere kirola eta iraunkortasuna batzen dituen egitasmo honetan murgildu dira aurten ere. Herri lasterketa honen hirugarren edizioadatorren martxoaren 30ean, igandea jokatuko da Donostian.

Berdebidea Krossa herri-lasterketa iraunkorraren bigarren edizioa, igandean Donostian

2013-03-06 : 18:34

Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Club Atleticok bigarren urtez jarraian antolatzen dute Berdebidea Krossa izeneko herri-lasterketa iraunkorra, igande honetan Donostian. Lasterketaren helburua da erakustea gisa honetako kirol-jarduerak antola daitezkela ingurumen- eta iraunkortasun-irizpideak jarraituz. Iazko edizioan (garai hartan Kross Berdea deitua), ia 450 lasterkarik hartu zuten parte.

Berdebidea 2012

JantziAgain: bigarren eskuko arroparen merkatutxoa eta joste eta jantzigintza tailerrak

2013-01-25 : 10:05

Cristina Enea Fundazioak, Tytti Thusberg diseinatzaile finlandiarraren eta Eibarko ALFA firmaren babesarekin, JantziAgain egitasmoa jarri du abian, joste eta jantzigintzaren inguruan interesa duen jendearen topaleku bilakatu nahi duen proiektu berria. Hilabete bakoitzeko azken igandean (lehena urtarrilaren 27an), bigarren eskuko arroparen merkatu txikia eta arropa konpontzeko tailerrak izango dira Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.

Uliako ingurumen- eta kultur-aberastasuna ezagutzeko Interpretazio Zentro berria

2012-07-26 : 10:21

Datorren larunbatean, uztailaren 28an, irekiko ditu ateak publiko orokorrarentzat Donostiako Uliako Interpretazio Zentro berriak, atzo, uztailak 24, hedabide eta erakundeetako ordezkarientzat bisita gidatua egin zelarik (hemen bideoa). Ekipamenduaren kudeaketa Cristina Enea Fundazioak hartuko du bere gain, era honetan, koordinatzen duen hirugarren udal-dotazioa bilakatuz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxearekin eta Urgulleko Natur Txokoarekin batera.