Cristina Enea Fundazioak eta
Donostiako Club Atleticok bigarren urtez jarraian antolatzen dute
Berdebidea Krossa izeneko herri-lasterketa iraunkorra, igande honetan Donostian. Lasterketaren helburua da erakustea gisa honetako kirol-jarduerak antola daitezkela ingurumen- eta iraunkortasun-irizpideak jarraituz. Iazko edizioan (garai hartan Kross Berdea deitua), ia 450 lasterkarik hartu zuten parte.
Berdebidea lasterketa alternatibo, ezberdin, jasangarri eta solidario bezala jaio zen. Gainera, kirol-jarduera izateaz gain, ingurumen-sentsibilitatea duten pertsonen topaleku ere da, non partehartzaileek baliabideen erabilera arduratsuaren eta gure planetari eragiten diogun inpaktuaren murrizketaren aldeko apustua agerian utziko baitute.
Bigarren edizio honetan iazko balore eta printzipio berberak sustatzen dira, baina oraingoan esperientzia eta ilusio haundiagoarekin, bai eta gisa honetako jardueren artean, egutegian bere toki propioan ezartzeko eta honelako kirol-ekimenentzat erreferente bilakatzeko asmo irmoarekin. Kirol-jarduerak antolatu eta berauetan parte hartzeko beste modu bat egon badagoela erakusteko bide aktiboa eta osasungarria. Lehenengo edizioko esperientziaren ondoren, laister kaleratuko dute antolatzaileek etorkizuneko gisa bereko jarduerak antolatzeko praktika onen gida. Lan hori egin da lasterketaren planifikazioaren eta antolakuntzaren fase guztiak dokumentatuz.
Berdebidea, gisa honetako gainontzeko jardueren kirol-helburu eta ezaugarri tekniko berberak dituen herri-lasterketa da: kirola eta ohitura osasuntsuak sustatzea. Hala ere, jarduera ezberdina da,
energia eta ur-xahuketa, hondakinen sorrera eta kutsadura akustikoa eta atmosferikoa minimizatuko duen planifikazio kontzientea egin delako bere garapen-fase guztietan. Gainera, Berdebidea Krossak kontzeptu integral gisa onartzen du jasangarritasuna, ingurumen-kontzeptuak bere baitan hartuz, baina baita irizpide ekonomikoak eta sozialak ere. Izan ere, partehartzaile guztiei eskatzen zaie lasterketa honen ingurumen-filosofia onartzea, baita erabilitako kirol-materiala ematea. Antolakuntzak bestalde, inskripzio bakoitzetik euro bat ingurumen-egitasmo batera bideratuko du.
Lasterketa igadean izango da, martxoak 10, Donostian. irteera goizeko 10:00etan, Vinuesa plazatik (Kontxako pasealekuan). Ibilbidea 6,7 kilometrokoa izango da, xarma berezia duten, (eta ingurumen-aberastasuna duten) lekuetatik zehar pasatuz, besteak beste Kontxako badia, Urumea ibaiaren ertzak eta Cristina Eneako parkea.
Izena emateko epea ostiraletik larunbatera arteko gauerdian amaituko da eta
Kirolprobak.com webgunean egin daitezke.
Animatu eta egin lasterka ingurumenaren eta iraunkortasunaren alde!
Informazio gehiago,
hemen.
Erantzun
Sartu