Mendiak aplikazioa Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) app ofizial bilakatu denetik, erronka berriak ari dira agertzen bertan. Horietako bat, CodeSyntaxek, EMFk eta Laboral Kutxak izenpetu berri duten lankidetza-hitzarmenaren emaitza da: LABORAL erronka egitea; 2026 amaitu bitartean, zazpi mendi igoz gero, sari zozketan parte hartzeko aukerarekin.
Honakoa proposatzen zaie euskal mendizaleei, zehazki federatutakoei: L.A.B.O.R.A.L. hitza osatzen duten hizkiekin hasten diren mendiak igotzea, LABORAL osatu arte. Euskal Mendizale Federazioaren katalogoan dauden mendiek bakarrik balioko dute erronka honetarako, hau da, 100 mendien lehiaketarako balio duten 600 gailurrek.
Esate baterako, Larrunarri, Anboto, Baigura, Oiz, Ranero, Akondia eta Larhun igo ditzakegu, edo hizki horiekin hasten diren beste edozein mendi, eta nahi den ordenean. Salbuespen bakarra R letrarekin egingo dugu: kasu horretan, R hizkia daukan edozein mendik balioko du, R hori edozein posiziotan duela ere (PaRdarri, GanekogoRta, SeRantes...). Horren arrazoia da Euskal Herriko mendien katalogoan oso mendi gutxi direla R hizkiarekin hasten direnak: Ranero (Bizkaian) eta beste bospasei Araba eta Burgosko mugan.
Urte amaieran erronka gainditu duten mendizaleen artean Laboral Kutxak sariak banatuko ditu. Erronkan parte hartu eta sariak jaso ahal izateko, federatuta egon beharko da.
EMF Mendiak aplikazioa instalatzeko:
Erantzun
Sartu