2025ean Tagzania joko eta aplikazioa martxan jarri genuenean, bertsio egonkor batekin abenduan, jokoan publizitatea sartzeko aukera hartu genuen CodeSyntax-en. Uste dugu ausart jokatu genuela, unibertso txiki batean (euskaldunenean) iragarkien agerpenak atzera egin diezaiokeelako erabiltzaile askori, baina iraunkortasun bide bat eskaintzeko app-ari, probatu behar genuela erabaki genuen. Orain, beste urrats ausart bat, bere txikian aitzindaria euskarazko aplikazioen eta jokoen mundutxoan, publizitate hori kentzeko Premium aukera eskaintzea. Ordainketa txiki baten truke, iragarkirik ez.
Aste honetatik aurrera, publizitatea kentzeko modua dago Tagzanian: PREMIUM erabiltzailea bihurtu eta publizitatea desagertuko da.
Bi aukera, euro 1, 80 egunerako (munduari bira emateko aski!), eta 2 euro, 200 egunerako, egunean zentimo bat ordaintzeko, beste aukera baino merkexeagoa.

Euskal Herrian (Ipar edo Hego) BEZ zerga prezio horren barruan dago; beste herrialde batzuetan moneta trukeren eta tokiko zergen arabera prezioa alda daiteke pixkat. Erosketa mugikorrarekin lotutako ordainketa sistema eta dendaren bidez egingo da. Googlek Android telefonoen kasuan eta Applek iPhoneen kasuan, hartzen dute beren komisiotxoa ere. Tagzania aplikazioa baldin badaukazu, 3 botoien hasierako goiko eskuineko menuan duzu IZAN PREMIUM aukera, edo bestela zure profilean.
/nor-premium_Kopiatu.jpg)
Premium izatearenak ez du asko ematen oraingoz, badakigu. Iragarkiak desagertu besterik ez. Baina laster abantaila gehiago eskaini nahi diegu urrats hori ematen dutenei. Adi egon.
Gainerakoan, ez badakizu zer den Tagzania, joko geografiko arin eta azkar bat. Instalatu hemendik eta joka; eta gustatzen bazaizu gerto... bilakatu PREMIUM :-)

Erantzun
Sartu