Teknologia albisteak

World Plone Day, nazioarteratzeko teknologia bat aurkezten

Erabiltzailearen aurpegia
2014-04-30 : 12:52

Amaitu da jardunaldia. Orain pastak eta kafea, eta networkinga. Argazkian, Jose Alberto Larrea (Larzep) eta Alex Arriola (Spri).

twitter

Australiarako ere com.au webgune bat irekiko du laster Larzep-ek: bertako idioskinkrasiari oso lotua (ingeles berezitua apreziatzen dute, bertakoa, bestela igarri egiten dute ez dela bertakoa). Edukian ere berezia izango da, ze produktu italiar batzuk banatzeko aukera dute Australian (akordioengatik). Baina Plone-rekin egin dezakete hori, edukia berezitu. Errusia eta Poloniarako webguneetan, itzulpen eta testu kudeaketa oso ondo datorkie.

twitter

"Arazo bat genuen Alemanian. Banatzaileak Larzep.de domeinua okupatu egin zigun, eta ez zigun uzten guri. Orduan, bertsio alemana sortu diogu gure webguneari, eta gure kontaktu zuzenaren bidez, askoz kontaktu gehiago lortzen ari gara orain, bitartekari gabe, zuzenean lantegitik". http://www.larzep.com/de

twitter

Larrea (Larzep): "CodeSyntax-i eskatu geniena, guk guztiz autonomoak izateko aplikazio bat. Produktua guk erakutsi ahal izatea, batez ere. Katalogoa, orain, ez da enpresan dagoen dokumentu bat, baizik eta webgunea bera, hura da originala, ama-fitxategia".

twitter

Jose Alberto Larrea, Larzep enpresako zuzendaria. Katu hidrauliko konplexu eta indartsuak egiten dizute (300 tonakoak eta horrela). %80 esportatzen dute, eta %85a bertan egiten, 42 laguneko enpresa batean, Mallabian.

twitter

Beste Plone webgune bat, OSHA, 25 hizkuntza, eta Plone bidezko hizkuntza-kudeaketa konplexua, zeinean CodeSyntax-ek lan egiten duen.

Welcome!

As part of the regular cooperation between EU-OSHA and the Basque Institute for Safety and Health at Work ( OSALAN) a joint visit to Bilbao Port was organized to get to know first-hand some of the safety and health good practices implemented by the Port.

https://osha.europa.eu

twitter

Ulma taldearentzat zenbait webgune egin izan ditugu Plone-rekin. Hau da horietako bat, Begira barne-komunikazioko plataforma. Ulma Construction aste batzuk barru hasiko da desplegatzen Plonerekin.

Ulma aktualitatea

2014/04/25 Aurten ULMA Construction-en filial poloniarra zilarrezko ezteiak ospatzen ari da. Lehen urratsa 1989an eman zuen, merkataritza erregistroan BAUMA Sp. z o.o. gisa izena eman zuenean. Gaur egun, ULMA Construccion Polska izen fiskalarekin dihardu. 25 urte beranduago, enkofratu eta aldamioen arloko Poloniako erreferente nagusienetakoa bilakatu da.

http://begira.ulma.com

twitter

Ulma Construction: kudeaketa gune zentral batetik editatuko dira webgune eta hizkuntza guztiak

twitter

Orain Mikel Larreategi, Ulma Construction enpresarentzat Plonerekin egiten ari garen lan konplexua azaltzen. Munduan 25 filial dituen enpresa batentzat webgune eleanitz eta "domeinu-anitza" egiten (.pl, .com, .co.uk)

twitter

Responsive adibidea, Maite Rementeriak aurkeztua, http://eibar.es Plone webgunea, PC batean, tabletean eta mugikorrean nola ikusten den

twitter

Maite Rementeria orain, diseinu arduratsua edo Responsive Design delakoaren inguruan. Nabigazio ohituretan ere mugikorraren gorakadarako argi dago, eta horretara egokitu behar da webguneen diseinua.

twitter

Gari Araolaza: lana, webgunea inauguratu ondoren hasten da. Testuak, pertinenteak eta berritzen direnak (ondo idatziak bertako hizkuntzan), herrialdearekin lotutako faktoreen garrantzia SEO kontuetarako; baita webgunearen azkartasuna...

twitter

Hau hasi baino pixkat lehentxoago izan da. Eneko Astigarraga (Codesyntax), Eunate Ramirez (ESLE) eta Alex Arriola (Spri)

twitter

Gari Araolaza, CodeSyntax, orain. Mundu birtual eta errealaren arteko dikotomiaren kontra. Enpresan, Internetez komunikatu behar dutenak, ez dira "informatikari frikiak" izan behar, enpresako produktuaz eta merkatuez dakiten pertsonak baizik.

twitter

Alex Arriola, bere esperientziatik (Txinan egon zen zenbait urtez lanean, euskal enpresa batean ordezkari). Kanpoan zaudenean, funtsezkoa, Internetetik ze webgune duzun. Hortaz, internazionalizaziorako IKT erraminten artean, inportantea CMS edo edukia kudeatzeko sistema.

twitter

Alex Arriola hasi da, SPRIko zuzendaria. IKT eta internazionalizazioa, ekimen publikoak azaltzen. Teknologia "erraztaileak" inportanteak dira horretarako.

twitter

Gaurko jardunaldiaren nazioarteko orrialde ofiziala

Plone CMS: Open Source Content Management

The World Plone Day (WPD) is an event held by Plone community around the world to promote the benefits of using Plone. Indeed, the WPD is much more than a single event, is a series of events held by companies, organizations, user groups and individuals.

http://plone.org

twitter

Egitaraua:

- Internazionalizazioa eta IKTak. SPRI. Alexander Arriola, zuzendari nagusia. Aitor Cobanera, teknologia eta berrikuntzako zuzendaria. Iñaki Suárez, informazioaren gizarterako zuzendaria.
- Plone: Zer da. CodeSyntax. Maite Rementeria eta Garikoitz Araolaza.
- Kasua: Ulma taldea, zenbait proiektu Plonerekin. Mikel Larreategi
- Kasua: Larzep Hydraulic. José Alberto Larrea - Larzep-eko zuzendari gerentea.

twitter

Erantzun

Sartu

Blogbizi

Zuzenekoen jarraipena

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: