
Aurten ere, Bizarra Lepoan Euskara elkarteak, Getxoko udalarekin batera, Toponimia ibilbideak martxan jarri ditu. Herriko leku izenak, natura eta historia ezagutzeko lau ibilbide prestatu dituzte: Betiko Getxo, Kostaldekoa, Getxo Berria eta Hezeguneak.
Bizarra Lepoanek, Getxoko euskara elkarteak, Paul Bilbaoren (Kontseiluko idazkari nagusia) hitzaldia antolatuko du urtarrilaren 23an, Algortako Villamonte kultur etxean, 19:30ean.