Teknologia albisteak

Euskararen ordenantzak, Getxon ere?

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-09 : 15:07
Bizarra Lepoanek, Getxoko euskara elkarteak, Paul Bilbaoren (Kontseiluko idazkari nagusia) hitzaldia antolatuko du urtarrilaren 23an, Algortako Villamonte kultur etxean, 19:30ean.
Euskara elkartean urteak daramagu gai hau lantzen eta oraingoan gaia zabaldu nahi dugu. Ordenantzak Udal mailako legeak dira (lege guztiak bezala, derrigorrez bete beharrekoak) eta hizkuntza eskubideak ere, lege bihurtu nahi ditugu gure herrian.

Gaia hobeto ezagutzeko, urtarrilaren 23an Paul Bilbao Sarria (Kontseiluko idazkari nagusia) izango dugu Villamonte kultur etxean, 19:30ean.

Erantzun

Sartu