
1989an sortu zen Berbaro Elkartea. Sasoi hartan Durangok 20.000 biztanle inguru zituen eta horietatik herena baino zertxobait gehiago zen euskalduna. Gazteen artean, gainera, egoera ez zen hobeagoa. Izan ere, adin-tarte batzuetan euskara zekitenen proportzioa batez bestekoaren azpitik zegoen. Hortaz, Durangoko euskaltzale batzuk batu eta zerbait egin beharra zegoela ikusi zuten.
Urtebeteko lanaren ostean, atzo aurkeztu genuen haurliteraturaretoa.eus
Badator euskararen eguna eta ze garai egokiagorik euskarak 365 egun dituela aldarrikatzeko. Aurten " #365ipuin" ipuin labur lehiaketa abiatu dugu Berbaro Taldeko kideok. Gure helburua euskarazko sorkuntza bultzatzea eta sareko jardunean euskara ikusaraztea dira. Mundu digitalak indar handia hartu du azken urteotan eta sare sozialetan horren ezagun egin diren ipuin laburrak saritu gura izan ditugu. Ideia on bat 140 karakteretan; literatura dosi txikian. Ideia handiak modu laburrean esan daitezkeela badakigulako.
Berbaro euskara elkarteak haur eta gazteentzako euskarazko ikuskizunak sustatu nahi ditu. Horretarako, euskarazko sortzaileei plaza eskaintzeko asmoz abiatu dugu ekimen hau; izan ere, euskaraz edozein diziplinatan ikuskizun bat eskaintzeko prest daudenen erakusleiho izango da Plateruena kafe antzokia.