Teknologia albisteak

Abian da haurliteraturaretoa.eus

Erabiltzailearen aurpegia
2015-09-24 : 14:06

Urtebeteko lanaren ostean, atzo aurkeztu genuen haurliteraturaretoa.eus

Urte asko dira Berbarok Haur Literatur Aretoa sortu zuela euskarazko irakurzaletasuna sustatzea helburu, eta bide horretan, urrats bat harago joan gura izan dugu. Orain arte egindako lanaren erakuslehio digitala da haurliteraturaretoa.eus. Bertan, euskarazko haur eta gazteentzako liburuak kontsultatzeko aukera izateaz gain, gure ekintzen agenda, edota hainbat gai lantzeko material didaktikoa aurki daiteke.

 

Erantzun

Sartu