
Hogeigarren urteurrena ari da ospatzen egunotan Zumaiako Baleike aldizkaria. Herritarrak guri begira jarri ditugu etxe guztietara banatu dugun zenbaki berezian. Gorka Zabaleta zuzendariak idatzitako hitzaurrea Sustatura ekartzeko gonbitea jaso dugu. Hona hemen:
Zumaiako Bertso eskolak Txiotu kopla bat! lehiaketa antolatu du lehenbiziko aldiz, Baleikerekin elkarlanean. Manu Garate saria izango da, orain gutxi zendutako lagunaren omenez.
Joan den astean bizitako amesgaiztoari neurria hartu nahian dabil Nagore Garcia. Beldurra, kezka, negargura, tensioa, haserrea, poza, maitasuna, elkartasuna... Emozioen koktela bortitzegia izan da. Herrira-ren kontrako operazioa lehen pertsonan nola bizi izan zuen kontatu dio Baleike.com web guneari , hasi Guardia Zibilak Hernaniko bulegoaren txirrina jo zutenetik Zumaiara iritsi zen arte. Hausnarketa sosegatua egiteko patxadarik ez du izan oraindik, "lagunekin egoteko ere denbora falta" zaiolako; baina operazioaren atzean Estatuaren beldurra dagoela uste du: "Jendeak aurrera egin nahi du baina estatuak ez, eta errepresioarekin erantzuten du, etsipena sortzeko; baina jaso duen erantzuna kontrakoa izan da".
Gaur egun gure eguneroko bizitzan hain eragin gordina izaten ari den krisi ekonomiko finantzieroari garrantziarik kendu gabe, muineko krisi sakonago baten aurrean gaudela dio Joseba Azkarraga Etxegibel soziologoak: zibilizazio krisia. Diagnosi horren aurrean, kapitalismoaren amaiera ezinbestekotzat jotzen du pentsalariak, eta komunitatearen autoeraketan ikusten du aldaketarako hazia. Baleike.com-en daukazue, Gune elkarteak antolatuta, joan den ostiralean Zumaian eman zuen hitzaldiaren mamia. Bideoan osorik ikus dezakezue.
>Nondik gatoz? Zer gara? Nora goaz? Gizakiak betidanik bere buruari egin dizkion galderak dira. Batzuek erlijioan edo filosofian bilatzen dituzte erantzunak. Beste batzuek, zientzian. Bilaketa lan horretan dabil Angel Mari Uranga (Zumaia, 1970), fisika teorikoaren bidetik. Ezagutzaren mugetan egiten du lan: esperimentazioaren bitartez oraindik demostratu ezin daitekeena irudikatzen, esploratzeko dauden lurraldeen mapak sortzen. "Mugako zientzia da fisika teorikoa. Formulazio matematikoetan oinarritzen gara, oraindik ezagutzen ez duguna nolakoa izan daitekeen maila teorikoan planteatzeko". Besteak beste, Unibertsoaren jatorriaz eta etorkizunaz, CERN laborategiaz eta Higgsen partikulaz hitz egin digu. Urriko Baleike aldizkarian argiraratu dugu elkarrizketa. Hemen irakur dezakezue.