Euskal Herriko Unibertsitateko ikus-entzunezko komunizikazio eta publizitate sailaren 2. nazioarteko kongresuan nago (atzo eta gaur, urriak 4-5). Aurtengo gaia: Krisia eta politikak; irrati-telebista publikoa ikusmiran. Lehen egunaren kronika uzten dizuet hemen, telebista publikoaren hizkuntza ereduaz Josu Amezagak esan dituenak bilduz batik bat, eta banoa jardunaldiaren bigarren saiora.