Daiteke aholkularitza sozialeko bulegoak etra Asmoz Fundazioak batera gauzatu duten proiektua da Deskonexioa. Teknologien erabilerari buruzko sentsibilizazio eta trebakuntza proiektu esperimenatla izan da, eta hezkuntza eragile ezberdinekin lankidetza-sare zabala izan du. Bildurako datuen artean, DBH1 eta DBH2ko ikasleen artean, 10etik bakarrak ez duela sare sozialik erabiltzen.
Gero eta digitalizatuagoa dagoen gizarte baten aurrean gaude, askotan gailuak modu desegokian erabiltzen dituena, eta jarduera horiek eragin negatiboa izaten ari dira familien eta, oro har, nerabeen bizitzan.
Izan ere, mendekotasun digitala izeneko gaixotasun bat dago. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aitortzen duenez, adikzio digitala gaixotasuntzat hartzen da, eta horregatik, haren aurka borrokatu behar dugu, eta gaitz handiagoak eragin aurretik saihesten saiatu.
Horretarako, Deskonexioa proiektu pilotua Donostialdeko eta Debabarreneko 4 eskolatara eramaten ari da, kontuan hartuta eskola horien ezaugarriak pantaila eta/edo gailu mugikorren erabilerari buruzko zailtasun-egoerari dagokionez.
Proiektuaren helburu orokorra da DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleak eta gurasoak deskonexio digitalaren onuren inguruan sentsibilizatzea, bi segmentuak IKTen erabilera egokian ahaldunduz.
Jaso ditugun datuen arabera, DBH 1 eta 2ko ikasleek:
Tailerretan, aztarna digitala abiapuntu bezala izanda, honen garrantzia eta gure etorkizunean izan dezakeen eragina landu dugu.
Pantailak gehiegi erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen gaixotasun fisikoei eta psikologikoei buruz ere hitz egin dugu (lepoko eta bizkarreko minak, esku eta hatzen zurruntasuna, lo kalidadea jaistea, estresa areagotzea...) eta ezin ahaztu gailu hauei esker hartzen ditugun ohitura txarrak. Balantza jarri dugu mahai gainean eta pantailen bi aurpegiak ikusi ditugu.
Saioaren bigarren zatian ziberjazarpena izan da gure protagonista, bertan ezaugarriak, motibazioa eta aurre egiteko erak landu ditugu. Ziberjazarpen mota ezberdinei izena jarri diegu (sexting, grooming, phishing…) eta hauek sahiesteko gomendioak eta kasuak aztertu ditugu.
Orokorrean, bai ikasle eta bai guraso abiapuntu berdinera iritsi dira, burujabetza eta arduraz jokatzea da gailu elektroniko hauekin bizitzeko bide bakarra.
Erantzun
Sartu