Bi urte luze eta gogor izan dira pandemiarenak, baina, azkenean, tunel luze eta ilun honen amaierara iristen ari garela dirudi. Batetik, zientzia eta teknologiaren birusaren inguruan egindako aurrerapenei esker; eta bestetik, gizarteak, neurri batean, izan duen jarrera positiboari esker.
Pandemia garai honetan inoiz baino argiago ikusi da zientziak duen garrantzia. Izan ere, oso zaila izango litzateke koronabirusari aurre egitea, birusaren inguruko informazio gabe, eta are gutxiago, txerto gabe. Betidanik, zientziaren (eta teknologia) eta Giza Eskubideen arteko erlazioa arrisku eta mehatxuen terminoetan maizegi aurkeztu izan da: poluzioa; aldaketa genetikoak; setiatutako gure intimitatea; arma nuklear eta biologikoak…
Hori guztia egia izan arren, zati bat besterik ez da. Izan ere, erronka eta arrisku hauei guztiei zientziarekin eta teknologiarekin aliantzarekin soilik aurre egin ahal izango zaie. Gai hauek eta beste batzuk jorratuko dira aipatutako online formakuntzan, izan ere, zientziak gure bizi-itxaropenaren handitzea baimendu du eta baita gaixotasun batzuen itzaltzea ere eta haietako askoren kontrola; gainera, gure ongizatea eta gure bizi-kalitatea hobetu ditu.
Zientzia kultura da, gure galderei eta jakin-minari zorroztasunarekin erantzuteko forma landuena da. Jakin-mina izatea, gauzengatik galdetzea, gizaki egiten gaituena da eta hortaz, zientzia, giza behar bat da, artea edo kultura diren bezala.
Mikel Mancisidor de la Fuente “Comité de Derechos Económicos, Sociales y Culturales (CESCR)"-eko kidea da eta Euskadiko UNESCO etxeko zuzendari ohia da. Asmoz Fundazioarekin batera antolatutako doako ikastaroan, zientziarako giza eskubideak duen garrantziari buruz eta etorkizuneko erronkak hobeto ulertzen nola lagun diezagukeen hausnartzeari buruz jardungo du. Informazio gehiago eta izen emateak hemen.
Erantzun
Sartu