Eibarren urtero antolatzen den Euskararen Transmisioari buruzko mintegiak 7. edizioa izango du aurtengoa. Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle eta abarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen gara. Aurtengo mintegia maitzaren 23an izango da, goizeko 9etan hasita. Egitaraua dagoeneko prest dago eta izen-ematea ere ireki da.