Huhezi fakultatean ikus-entzunezko komunikazioan irakasle eta ikerlari lanetan dihardut egunez. Gabaz, saltsa-maltsetan.
Irailaren 18an Norvegiara bidaiatuko dut hiru hilabeterako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeek atzerrian harrapatuko naute. Banekien behin Norvegiara joanda tramiteak zaildu egingo zirela eta erabaki nuen bozka-paperak hara joan aurretik eskuratzea, gero postaz bidaltzeko. Horrela bada, Internetetik jeitsi nuen dokumentazio dena, jakiteko zeintzuk pausu jarraitu behar nituen paperak lortzeko.