Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hutsarteak desagertu dira

mukom.mondragon.edu
2014-10-11 10:38

Nire eta ingurukoen ekintzak aztertzen hasi naiz “zain” nagoen bitartean, eta ausartzen naiz esatera hutsarteak ez direla existitzen honezkero. Internet mugikorretara iritsi denetik bizitzako errutina txikienetan ere presente dago mugikorra: autobus geltokian zain gaudela, hipermerkatuko hilaran gaudela, norbaiten esperoan… oinez ere aritzen gara txateatzen. Baina, zer egiten genuen lehen, teknologiak gure bizitzako tarte guztiak bete aurretik? Ezer egiteko ez genituen tartetxo horiek desagertu dira, eta horiekin batera pentsatzeko, imaginatzeko eta amets egiteko geneuzkan momentutxoak. Akaso hori bada gutxien aztertu den alderdi ezkor bat teknologiarena: besteengandik hurbilago bizi garela, baina gugandik urrutiago.

Guztia irakurri (mukom.mondragon.edu) »»

Txioak (8) | {-%zenbaki_ordena 'Erantzun' obj.real_obj.comments_count %}

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu