Albaola elkarteak, Euskal Itsas Museoak eta UZEI zentroak 'San Juan' baleontziaren lexikoaren hiztegia argitaratu dute. Sarean, hemen. Albaola elkartearen lanen artean, San Juan baleontziaren erreplika egitea izan da ikusgarrienetakoa azken urteotan (orain uretan da itsasoan baleontzia, Pasaiako badian, lana osatu artean), baina kultur eragineko harduerak ere bultzatu dituzte, eta kasu honetan, euskarazko hiztegi bat prestatu dute beste erakundeen laguntzarekin.
Hiru ardatzekin egin dute lana. Albaolak itsas ondareari eta ontzigintzari lotutako jakintza praktikoa eta dokumentala ekarri du; Euskal Itsas Museoak testuinguru historikoa eta ondarearen ikuspegia; eta UZEIk, berriz, hizkuntzaren eta terminologiaren arloko ezagutza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Kutxa Fundazioaren laguntza jaso duen egitasmoak gainera.
Hiztegiak San Juan baleontziarekin lotutako ontzigintza eta nabigazioko lexikoa bildu du: ontzien atalak, piezak, tresnak, materialak eta maniobretako kontzeptuak. Lau hizkuntzatan ditu ordainak (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa), definizioak ditu kontzeptuak argitzeko, eta, zenbaitetan, elementu grafikoa (argazkia edo irudia) du osagarri modura.
Oraingoz 241 termino sartu dituzte, baina hiztegia bizi dago, aberasten joango da.
Kontsultatu hemen: https://baleontzia.uzei.eus/
Erantzun
Sartu