Teknologia albisteak

Sora aplikazioaren itxiera: inplikazioak bideo-sloparen negozioan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:46

OpenAI enpresaren produktu handi bat izan da Sora, ez ChatGPT bezain ezaguna, baina himlabete batzuez asko promozionatu zutena. Bideoak sortzeko AA bat zen: iraganean diogu, ze aplikazioa ixtera doaz. Era berean, Seedance bideogintza aplikazio harrigarria ere berdefinitzen ari dira eta bertsio berritu batean copyright gudu batzuk ebitatzeko-edo, murrizketak sartu dituzte.

Ez da gaitasun faltaren kontua: bideo-slop teknikoki bikaina sortzen dute aplikazio horiek (ikus Seedance-ko adibideak artikulu honetan), hala nola katu hau txorakeriak egiten Sorari esker:

Sortutako irudien kalitatea baino, uste dugu arazoa bikoitza dela: negozio-eredua batetik, edo praktikotasuna erabiltzaileentzat.

Negozioaren aldetik, Seedancek atzera egin badu, bereziki da zine estudio handiak kontra jarri zaizkiolako, ospetsuen irudiak erabiltzeagatik. Ospetsurik gabe, zer geratuko zaio Seedanceri? Katutxoak, goiko horiek bezala. Pertsona jakinen irudia gehitzea ere galarazi dute Seedance 2.0 bertsioan, eta hortaz beste norbait txorakeriak egiten jartzea bideo batean zailagoa izango da. Seedancek egiten ez badu, beste batek egingo du, baina irismen aldetik TikTok-en jabeek Seedancek duten potentziala nekez lortu dute.

Praktikotasunaren aldetik, berriz, OpenAIk Sorarako app beregainaren ideia zuen burua, TikTok bat egitea, AA bideo txoroen sare sozial bat egitea. Eta Seedance ere hortik doala ematen du... Kontua da bideo txoroen sareak egon badaudela, TikTok bera eta Instagram nagusiki, eta hor AA bideo-slop mordo bat badago, baina beste era bateko gizakiak ere, eta JPGzko komunitateak eta hainbat gauza... AA hutsezko sare sozial bat hutsal geratzen da ordea, Sorak demostratu duen bezala.

Erantzun

Sartu