Teknologian enpresak sortzen eta batzuetan ingeniaritza egiten ere ospetsu bihurtu diren teknologoen izen batzuk ezagunak zaizkigu: Mark Zuckerberg Facebook-ekoa, Bill Gates Microsoft-ekoa, Sergei Brin eta Larry Page Googlekoak... Baina badira beste informatikari batzuek zeintzuen lana eta teknologia gure egunerokoan ezinbestekoak diren eta ezagutzen ez ditugun: Fabrice Bellard da horietako bat.
Grenoblen jaioa 1972an, informatika ikasi eta horretan jardun izan du nerabe zenetik, eta 2012an enpresa bat sortua du, Amarisoft, telekomunikazio sareetarako gauzak egiten dituena. Enpresa horretako CTO edo ingeniaritza burua da Bellard, baina lan horretaz gain, komunitaterako software librea eta beste ekarpen batzuk egiten lan egin izan du etengabe.
Ze, noski, Fabrice Bellard da FFmpeg eta QEMUren sortzailea!!!
Gehienok ez dakigu zer diren, noski. Baina egunero erabiltzen ditugu, bazter guztietan Interneten eta ordengailuetan eta mugikorretan.
Beste hainbat proiekturen sortzaile ere bada Bellard, konpresio-teknikekin zerikusia dutenak, adibidez, eta azken urte hauetan Hizkuntza Eredu Handiak (LLM-ak, AAren oinarria) ingurune lokalean funtzioanatzeko balio duen TextSynth Server sistema garatzen dabil.
Eta afizioen artean, errekor bat du 2009ko abenduaren 31tik: π zenbakiaren dezimalen kalkulu-errekorra egin zuen, 2.700 miliar dezimaleko kalkulua egin zuen.
Eskerrik asko Fabrice Bellard, software libre eta praktikoa sortzeagatik. Goiko, Bellard.org bere webgune pertsonaleko pantaila irudia: HTML sinpleena, berak egindako lanen esteka eta azalpen laburrekin, horixe da.
Erantzun
Sartu