Teknologia albisteak

Publizitate porrotak: AA bideoek ez dirudite aproposegiak asmo serioetarako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-26 : 10:34

Coca-Colak Gabonetako kanpainarako diseinatu dituen iragarkien artean adimen artifizialeko (AA) bideo-sorkuntzan oinarritutako bat nabarmendu da. Kritika latzak jaso ditu, txarra delakoan. Aurretik antzekoak jaso zituen Toys R Us kateak, beste bat egiteagatik Sora tresna erabiliz. AA erabilpenaren eutsigarritasunaren kontuaz gain, beste alderdi bat nabarmentzen da iragarkietan: pobrezia estetiko-grafikoa. AA-bidezko iragarkiak irudimen eskaseko sekuentzia txikiak besterik ez dira, elkarren ondoan pegatuta. Doako tresnekin Sustatun bertan sortu ditugun mini-klipak oso gertu daude, azken batean, Coca-cola bezalako handi batek sortu duen produktutik.

Hona Coca-colaren iragarkia:

Eta Toys-r-Us-ena:

Irudiak landuta daude, kalitaterik ez zaie falta berregiketei... baina kamera mugikorreko sekuentziatxoak, itxura orokorra, faltsutasun agerikoa baina ez guztizkoa... Oso ezagunak egiten zaizkigu jada, eta doako tresnekin egin izan ditugun mini-klipetatik gertuago daude, benetako ikus-entzunezko profesional baten egikeratik baino.

Konpara ditzagun goiko iragarkiak Hailuorekin sortu genituen bideoetako batzuekin (testuz sortuak / argazkia abiapuntu emanda).

 

Kontxan estralurtarrak:

Argazkietatik abiatuta, Pako Aristi lagun batekin:

Asto proba bat:

Bide batez, goikoak bezalakoak beste tresna bat topatu dugu (Vidu Studio), eta irudia abiapuntu hartuta, proposamen parea berregitea proposatu diogu. Emaitza bertsuak, Hailuorekin sortutakoak bezalakoa.

Aristi (Vidu)

Asto-proba (Vidu, aproba grafikoa)

Asto-proba (Vidu, aproba testuala)

Coca-colaren aurrekontuarekin, edo doako kontuarekin, berdintsu iruditzen zaigu. Agian hobetuko da, lengoaia berri baten hastapenetan gaude, baina tira, ikusiko dugu.

Erantzun

Sartu