Amerikako Estatu Batuetan zentratua dagoen webgunea da Chronolog, baina ideia ona dirudi eta printzipioz edozein tokitan planteatu daiteke. Zera da koxka, komunitateak ingurune jakin baten eraldaketa eta eboluzioa zaintzea eta dokumentatzea, toki beretik argazkiak aterata. Ikusi puntu jakin batean, adibidez, ulertzeko.
Oraingoz, esan bezala, AEBetan zentratuta, baina badaude beste herrialde batzuetako adibideak, Euskal Herrikorik ez oraingoz. Sistemak seinaleztapen fisiko lokalaren bidez funtzionatzen du AEBetan. Hau da, norbaitek proposatzen badu kontrol puntu bat sortzea, antolatzaileek bidaltzen dizute seinale bat instrukzioekin bertan seinalea jartzeko: bertatik pasatzen dutenek argazkiak atera ditzakete horrela, eta instrukzioei jarraiki argazkia bidaliz gero (e-posta bidalketa proposatzen da), horrela osatzen da argazki kronologia. Estatu Batuetan 600 chronolog puntu sortu dituzte horrela, eta guztietara egindako ekarpenekin 100.000 argazki gehitu dira.
Noski, hori posible egiteko naturguneen ondoan seinaleak jarri ahal izateko, naturaren zaintzarekin zerikusia duten erakundeek kolaboratzen dute. Horien artean bat nabarmen eta inportantea AEBetan: Parke Nazionalen Zerbitzuak. Eta modu sistematizatuan egin ahal izateko, eskaera bat osatu behar da formulario batetik, onarpena jaso eta seinale ofizial bat jasotzeko. Zaindu nahi dituzten inguruneak dira, besteak beste: hezeguneak, kostaldeak, suaren ondorengo berreskuratzea, espezie inbaditzaileak...
Galdera datorkigu gogora: Euskal Herrian ezar daiteke halakorik? adibidez, Urdaibaiko parejeei begira? Ba ez dakigu, zaila dirudi, batetik AEBetako zerbitzuak onartzea, eta bestetik seinalea ezarri ahal izateko erakunderen baten baimen lokala ere beharko litzateke, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak emana edo...
Ezagutu https://www.chronolog.io
Erantzun
Sartu