Joan den asteko Auzitegi Konstituzionalaren euskararen kontrako ebazpenaren ondoren, aste honetan beste epai bat euskaldunen lege eskubideak murrizteko. Abisatuta geunden, duela 40 urtetik (1983ko uztailean agertu zen Iruñeko Agiritik), Espainiako Konstituzioaren definizioen barruan, gaztelania beti gainetik eta babestua, ko-ofizial diren hizkuntzen gainetik. Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko soziolinguista batzuek, Sortua izenarekin, egin zuten publiko agiri hura, Berriak lehengoan gogorarazi zigun bezala. Agiriaren testua ekarri dugu hona.
Didaktika, komunikabide, eta gizarte-zientzien alorretan ari garen profesional euskaldun, katalan eta galiziar batzu; baita talde herrikoietan, eta erabilpen linguistikoaren eztabaidaketan eta aldakuntza demokratikoaren bultzadan ari garen beste batzu, bildu gara Iruñera; geure esperientziak eta aurkikundeak elkarrekin jartzekotan. Eta ondoko hau egiaztatzen dugu:
1.- Azkeneko hogei urte honetan, argitzapenean eta eraikuntzan saiatzen diren herri-taldeak sortu direla gure herrialdeetan. Hizkuntz komunitateen arteko desberdintasun osoak eta betidanikoak sortu ditu talde horiek, egia esan; denen artean komunitate bakar bat ezarri baita nagusi; eta abiaburu honi jarraitu zaion Estatuak, molde bereko hierarkia politiko eta mintzaira-gailentasuna bihurtu baititu lege eta oinarrizko instituzio.
2.- Diktadura frankistaren desegiteak, ordurarte maltzurki baztertuak egon ziren arazo publiko eta interesgarriei buruzko eztabaida librearen itxaropena zabaldu zuen. Baina espero zen aukera hori ez da mamitu. Europa alde honetan gaudenez, hiz- kuntz multzoen arteko erlazioaren birmoldaketa izan zen funtsez- koenetako bat. Segurutzat jotzen zen berrikusketa hori hizkuntzen sailean, edozein demokratizazio egiazkoa izango bazen; eta berorrek zuzengabekeria, gehiegikeria eta ustelkeria askoren konponketa ekarriko zuela.
3.- Eskubidezko xedeak, herriaren borondate onak, eta horren luzaz pilatutako sofrikario eta ahaleginek, behingoz eta betirako, lehendik legeztutako egoeraren berrikusketa eskatzen zuten; eta, Europako tradiziorik hoberenean, guztiontzako duintasuna eta berdintasuna finkatuko zituela, etorkizunaren zabaltzeak hori eskatzen zuen, baita egitura demokratiko bat. Sarkasmoan barrena, ordea, trufatu egin dira esperantza horietaz; berdintasu- naren antolaketan eta adierazpenean, horretara eraman zezakeen prozesu demokratikoa baztertuz. Bere 1, 14 eta 149.1.1. artikuluetan handiro aldarrikatzen diren askatasun eta berdintasun demokratikoak, Konstituzioak berak bere 3. artikuluan zehazki irentzen eta hondatzen dituela ikusten dugu; bertan Estatuak bere izenez eta ofizialtzat babesten eta inposatzen duen hizkuntza, bakar bat baita; bidenabar "Espainiako gainerako hizkuntzak" zedarritu gabe eta defentsarik gabe uzten dituelarik. Aldarrikatuz eta izen osoaz goraipatzen den hizkuntza bat ageri da textuan, hitz batez; lotsarik gabe aipatu ere gabe besteak uzten direlarik. Honek sortzen duen kontrasteak, oinarrietan beretan funtsatzen du desberdintasuna; eta, hortik aurrera, aldarrikatu eta goratu baizik ez da egiten sustraizko desoreka hori. Lotsagarriena, beraz, hauxe da: antidemokratikoa den printzipioa, demokraziaren gorantzan zuzen-etsi nahi dela; eta aspaldidaniko diskriminazio zahar berbera, irtenbide berritzat proposatzen zaigula. Hots, arazoaren kakoa diskriminazio zahar horretan datza. Garbikiago esanez: berriro hetsi da zirkulu kirats hura, aurrerabidea ezeztaturik geldituz.
4.- Egoera honek, hitz batez, aurreko egoeraren trinkotasun eta inertzia berberak ditu. Garbi agertzen da hori ondotik hartu den lege-arauketa guztian, baita beste mailetan hartu diren erabaki administratiboetan ere. Estatuko hizkuntza ofizialtzat bakar bat hartu nahi horrek, koloka jarri du dena: beste hizkuntzak (hobe- kiago esan europar hizkuntzak diren euskara, katalanera eta gali- ziera) uxatu egin dira, blokatu eta hondatu. Europa alde honetan, komunitate linguistikoen harremana, oraindik ere, Estatu nagu- sia eta errejio morroi batzuen arteko harreman gisa ikusten da; hau, jakina, berdintasun demokratikoen ukoa bera delarik. Gehiegikerien legeztapen hau erabat dago urruti Belgikan, Suizan eta Jugoslabian antolatu diren legeztapen-motetatik. Estatu hauetan, hain zuzen, arazo linguistikoak libreki eta demokratikoki eztabaidatu eta konpondu dira.
5.- Zentrifugazio honen ondorioa (eta sistemaren gotortasun orokor horren adibide), Estatuak berdintasunik gabe antolatu duen hizkuntz eskualdekatzea da; nagusi ez diren mintzairak beren lurraldeetan beretan ere bazterturik eta zokoraturik geratu direlako. Lehen bezala orain ere -eta sekula baino nabarmen- kiago, egia esan- ezin daiteke gaur normaltasunean bizi galizie- raz, ez katalanez, eta ez euskaraz. Inoiz baino handiagoa da gaurko desoreka; eta deuseztaketa eta likidazio prozesuak, azkartu egin dira; egoera zuzenago batetara iristeko bideak, gain-gainetik hetsi direlarik.
Hori guztia dela-ta, hau adierazten dugu:
1.- Irtenbiderik gabeko zulo honetan sartu gaituzte. Eta buru- gabekeriak eta txotxolokeria irribarretsuak, aukera bidezkoak eta ahots jatorrak ito nahi dituzte, gauzak absurduraino eramanez. Arazo ezin larriago hauek eztabaidatu eta sakondu nahi dire- nean, hildakotzat jo nahi dituzte batzuk. Gure erantzukizun pro- fesionalak, pertsonalak eta zibikoak, horrela, zuzi apal hau piztutzera behartu gaitu, izugarrizko iluntasun honetan argi- zirrinta bat bederen irazekitzeko asmotan.
2.- Gaur egungo ezintasunak, arrazoibide zaharraren amaia eta hutsala salatzen ditu; eta arrazoibide berri baten sorrera ira- garri behar luke. Arrazoibide berri horrek ikerketa batetik, eta dinamika, jokabideak eta eguneroko pratika linguistikoak beste- tik lotu behar lituzke. Badakigu pentsaerak, ekintzak, eta organi- zazioak elkarren beharra dutela, eta elkarren bultzatzaile gertatzen direla. Publiko egiten dugun Agiri honek, azkenik, argi- tasunerako eta eraikuntzarako bidean laguntzaile izan nahi luke; argitasunaren bidetik etor baitaiteke, eta ez bestetik, guretzako esperantza zabala eta eragilea. Europaren ohoretan.
Iruñean 1983ko Uztaila.
Erantzun
Sartu