Harry Potter sagaren liburu euskaratu berrargitaratuei buruzko albistea atera genuen lehengoan; baina orain ikus-entzunezkoei buruzko albisteekin gatoz: HBO Max plataforman, katalanezko azpidatzi eta bikoizketarekin agertzen da saga osoa. Euskaraz oraingoz ez dago HBOn, baina, jakin dugunez, Zital twitzlari euskaldunak urte amaierarako egin zuen maratoia errepikatuko du datorren aste osoan zehar twitch.tv/sitalko kanalean. Gogora dezagun sagaren 7 liburuetatik 8 film egin zuirela, azken liburutik bi pelikula atera baitzituzten.
Gaur komentatzekoa dugun lehen nobedadea Kataluniatik iritsi da. Bertan, HBO Max streaming zerbitzua hasi da, bikoizketak eta azpidatziak katalanez dauden kasuetan, horiek integratzen beren eskaintzan. HBOMax baduzu, Harry Potter filmak eta beste hainbat eduki ikus/entzun ditzakezu katalanez jada. Euskaraz, ordea, ez. HBO katalogo horretarako ale askok dute bikoizketa edo azpidatzi sorta euskaraz, baina bat ere ez du oraingoz HBOk integratu.
Baina tira, Euskal Encodings geratzen da alternatiba gisa... eta hacker saiaturen batzuen ahaleginak ere bai. Zital twitzlariak antolatu du datorren asterako, bere Twitch kanalaren bitartez, honako maratoia:
Guztiak euskarazko bikoizketarekin (2.a salbu, hori euskaraz azpidatzita) twitch.tv/sitalko kanalean.
Erantzun
Sartu