Teknologia albisteak

Harry Potter sagako euskarazko itzulpen berrikusiak berrargitaratzera doaz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-07-01 : 10:31

Albiste editorial inportantea Harry Potter sagaren inguruan: euskarazko liburuen itzulpenak luzez agortuta egon ondoren, Elkarrek berrargitalpen baimenak lortu ditu, eta laster dira kalean, berrikuspen batekin, sagaren lehen bi liburuak. Gogora ekar dezagun 7 liburu izan zirela, J.K. Rowlingek idatziak eta bere lehen edizioan Iñaki Mendiguren Bereziartuk itzuliak euskarara.

Euskarazko liburuei dagokienez, mende hasieran Elkarrek edizio jarraitu bikainean kaleratu zituen Harry Potterrenak, Iñaki Mendiguren Bereziartuk itzulita. 

Edizio haiek agortuta, arazoak egon dira berrargitalpenak egiteko, baina eskubide kontuak lotuta, berritu da aukera, eta irtenb berri dira ekainean sagako lehen aleak, berrikusita gainera, Maialen Berasategi Catalanen testu orrazketarekin, zeinak Mendigurenekin batera lan egin duen.

Elkarrek jakinarazi duenez, hau ez da berrinprimatze hutsa. "Itzulpena egin zenetik 25 urte pasatu direla kontuan hartuta, eta bitarte honetan euskal itzulpengintzaren mailak oso gora egin duela jakinda, testu guztien errebisio sakonari ekin diogu. Horretan aritu dira Iñaki Mendiguren jatorrizko lanen itzultzailea eta Maialen Berasategi Catalan, itzultzaile trebe, Harry Potterzale peto eta Berria egunkariko zuzentzailea. Emaitza, edizio berritu eta gaurkotu hau, txalogarria da zinez, lehendik ere ona zen testua bikain bihurtuz."

Bi edizio berri beraz, eta gero etorriko dira gainerakoak, dendetan jada:

  • Harry Potter eta Sorgin-harria
  • Harry Potter eta Sekretuen Ganbera

Erantzun

Sartu